2013ko EUSKARA IKASTAROEN BALDINTZA OROKORRAK

Postak lanean jarduten duten bere langileentzako euskara ikastaroak egiteko diru-laguntzak
ematen ditu.

Ikastaroak lan orduz kanpo izango dira beti, eta ikastaroa egiterakoan interesatua lanean ez
bada ari eskakizuna egiterik ez du izango.

Eskaerak:

Dokumentazio guztia Giza Baliabide-Zuzendaritzako Formazio-Sailean utziko da.



Ikastaroa edo ikastaroak egin aurretik egin beharrekoak:

- ESKAERA (ikasleak bete behar du).
- MATRIKULAZIOAREN ZIURTAGIRIA (formazio-zentroak beteko du).



Ikastaroa edo ikastaroak amaitutakoan:
- IKASTAROA EGIN ETA GAINDITU IZANAREN ZIURTAGIRIA (lurralde-formazioko
koordinatzaileak balioztatua, formazio-zentroko ziurtagirietan oinarrituta).

Baldintzak:

ESKAERA ETA MATRIKULAZIO-ZIURTAGIRIA aurkezteko epea 2012ko urriaren 31an
amaitzen da.

Jasotako eskaerak eta 2013ko jardunaldiko aurrekontuen zenbatekoa ikusi ondoren,
eskaerak lehentasun-ordenan onartuko dira, bere lana eraginkortasunez burutzeko
hizkuntza honetan mintzatzeko beharra kontuan hartu ondoren.

Interesatuek jakin behar dute Postak froga bat egin ahal izateko eskubidea izango duela,
ikastaroak, gainditua izan dela aitortzen den mailetan, behar bezala aprobetxatu diren
egiaztatzeko.

Postak ordaindu beharreko diru-eskakizunari dagokionez, baldintza hauek ezarriko dira:



Deialdi berrian, EUSKERA 2013, DIRU-LAGUNTZA BEHIN BAKARRIK ONARTUKO DA
FORMAZIOA AMAITZEAN, 2013ko URTEAN zehar.

• Ikastaroa edo ikastaroak bukatutakoan, lurralde-formazioko koordinatzaileak faktura
ezberdinak bilduko ditu, eta DENAK BATERA BEHIN BAKARRIK BIDALI BEHARKO
DIRA, ikasle bakoitzari dagokion IKASTAROA EGIN ETA GAINDITU IZANAREN
ZIURTAGIRIAREKIN sailkatuta.
Faktura orijinaletan honako datu hauek azaldu beharko dira:

• Euskaltegiaren edo ikastetxearen izena.

• Zentroaren identifikazio fiskaleko zenbakia.

• Ikaslearen izena eta NAN-a.

• Ikastaroa/ikastaroen zenbatekoa eta matrikula (BEZ-a ordaintzetik libre dagoela azalduz).

• Fakturaren zenbakia, zigilua eta zentroaren sinadura.

• Testulibururen bat erabili bada (liburu horren faktura aurkezten bada soilik), matrikulazioen
azken batuketa osoari gehituko zaio. Halaber, ikastaro bakoitzeko testuliburu bat
ordainduko da soilik. Matrikulatutakoei hiztegi bat erosteko dirua, behin bakarrik,
ordainduko zaie (oraingo deialdian ordaintzen bazaie, hurrengoetan ez da eskatzerik
izango), edozein dela ere ikastaroaren maila.

• Irakasleak irakurtzeko agindutako liburuak ez dira inola ere sartzen.

Euskara ikastaroetan matrikulatzeko asmoa dutenek jakin behar dute, ezinbesteko baldintza
dela matrikularen ziurtagirian azaltzen den eskola-orduen %80ko asistentzia.

Errekurtsoen kudeaketa orekatsua egitearren, Postak gehienez 690€ ordainduko ditu
ikasleko eta ikastaroko edo gainditutako ikastaroko.

Gaiari buruz zerbait argitu nahi baduzue, III. Zonako Lurralde-Zuzendaritzaren formazio-
koordinakundearekin harremanetan jarri (Telefonoak: 94 4709455, 944709302 rico: 31271

Comentarios