LABek deituriko
larunbatetako greba mugagabearen legezko egoera ulertzeko -helburua lehengo
berbera izanik, hau da, Zuzendaritza, CCOO, UGT, CSIF eta SL larunbatak jai
edukitzetik kanpo geratu ziren langileentzako proposamen bat egitera behartzea-
orain arte gertatutakoa gogoraraztea beharrezkoa da:
1)
Otsailaren 3an, greba mugagabea hasi zen bezperan, Postako Zuzendaritzak idatzi
bat helarazi zigun, Hitzarmeneko 51. artikuluak agintzen duen konpromisoa bete
ez izana guztiz ukatuz; eta horrela, berehala, greba bertan behera utz genezan.
2)
Otsailaren 17an funtzionarioen greba legezkoa ez zela jakinarazi zigun ebazpen
baten bidez.
3)
Otsailaren 21ean, larunbatak 18an greba egin zuten Bizkaiko langileei beren
arduradunek ohartarazi zieten, Giza Baliabideak-en aginduz, gertakari hura
greba ilegaltzat hartuko zutela eta, jakina, hala gertatu zen Bizkaia eta
gainerako herrialdeetan.
4)
Otsailaren 23an, Postaren erasoaren oldarkortasuna noraino iritsi zen ikusirik,
larunbatetan lanera joateko gomendioa egin genuen, berri gehiagoren zain.
Halaber, deialdiaren legezkotasuna berresten genuen eta bertan behera ez uztea
erabaki genuen, legezkoa zen ala ez epai-erabakirik ez zegoen bitartean.
Enpresaren jokaera
ikusi ondoren, administrazioarekiko auzi bat jarri genuen funtzionarioen
grebaren ilegalizazioaren aurka, eta auzitegiari eskatu genion Postako
akordioaren kautelazko etenaldia. Jakitun izanik administrazioarekiko auzia
oporraldia baino lehen ez zuela erabakiko auzitegiak, Euskal Autonomi
Erkidegoko Auzitegi Nagusian-EAEAN oinarrizko eskubideen babes-auzi bat sartu
genuen Postaren aurka, greba eskubidearen eta sindikatu askatasunaren aurka
neurri hertsatzaileak ibili izanagatik.
Epaiketa apirilaren
17an egin zen eta maiatzaren 12an jaso genuen epaia, EAEANak horretan aginpiderik
ez zuela emaitzarekin; eta aldi berean, esanez, gure auzia erabakitzeko
eskumena Entzutegi Nazionalari zegokiola. Gure auzia epaitzeko EAEANk eskumena
izan zezan errazteko asmoz, auzia sartu baino lehen Nafarroan greba bertan
behera uzteak ez zuen eman nahi genuen emaitzarik. Hau da: uda baino lehen EAEANren
babesa lortzea larunbatetako greba eskubidea askatasunez bete ahal izateko.
Eragozpen honek ez
gaitu geldiaraziko eta aurrera jarraituko dugu Postako Zuzendaritzak eta
CCOO-UGT-CSIF-SL sindikatuek 2010eko apirilean adostu zutena bete arte.
Larunbatetan jai egitetik kanpo geratutakoei aukera bat eskaintzeko idatzizko
konpromisoa dute eta hori betetzea eskatzen diegu.
Ondorioz, jakinarazten
dizuegu greba egiteko oinarrizko eskubidearen eta askatasun sindikalaren alde
postaren aurka sartu genuen babes-epaia Entzutegi Nazionalaren esku utzi
dugula. Auzi honetan jokoan dagoena larunbatetako greba baino zerbait gehiago
da, eta Hitzarmenean negoziatutako gaiak ukitzen dituen greba deialdi guztiei
eragingo die. Beste modu batera esanda: jokoan dagoena da, greba tresna gisa
erabiltzerik izango dugun ala ez gure lan-baldintzen hobekuntza defendatzeko.
Euskal-Herria
2012ko ekainaren 12
Comentarios
Publicar un comentario