LARUNBATETAKO GREBA


LABek maiatzaren 7tik abenduaren 17ra bitartean, biak barne, larunbatero greba deitu du. Greba honekin… Postako Zuzendaritza estutu egin nahi dugu, larunbatetan enplegatu guztiek atsedena hartzeko eskubidea izan dezaten onartu dezan edo, hori ezean, astean bi eguneko atseden jarraitua eduki dezaten 35 orduko lanaldia ezartzera bideratuta. Deialdi hau hego Euskal Herriko Postako zentro guztietan larunbatetan lan egitera behartuta dauden langile guztiei dagokie.
                                                                                                
Greba maiatzaren 7an hastekoa zen, garraioak kendu zireneko lehen larunbata zelarik eta, ustez, banaketa arrunta eta herrixketakoak kendu behar zireneko hasiera-eguna zelako. Azken hau, ordea, atzeratu egin da eta ez gaude ziur noiz hasiko den.

Ondorioz, gomendatzen dugu protestari hasiera emateko eguna izan dadila banaketa arruntetako eta herrixketako zentroetan larunbatak kentzen direnean. Data ziurtatzen digutenean abisatuko dugu.

Hala ere, grebaren deialdiak aurrera jarraitzen du legearen ondorioetarako. Gomendatutako egunaren aurretik greba egin nahi duenak legearen aldetik babesa dauka.

Posta da larunbatetan ohiko lan-jarduera mantentzen duen zerbitzu publiko bakarra, nahiz eta horrek kostu ekonomikoa eduki, astelehenetik ostiralera eskaintza zabala izan eta egun horretan lana egiteak izugarrizko nekea suposatu.

Hori gutxi balitz, bulego askotan langileak murrizteak larunbat gehiagotan lana egin beharra ekarri du. Hau udako hilabeteetan areagotu egiten da, udako oporraldietarako kontratazioak erabat jaisten direlako.


2010eko udan gertaturikoa ikusita (kostuak gutxitzeko larunbatetako garraioak kenduz) ondorio batera iritsi ginen; hain zuen, bulego guztiak ixtea zentzuzkoagoa izateaz gain, ez zela hain lotsagarria. Horregatik, larunbatetan, 2011ko martxoan hasita, garraioak mugagabe bertan behera uztearen Zuzendaritzaren planak aukera ezin hobea sortu zuen enpresaren interesa (kostuak gutxitzea bulegoak, banaketa eta tratamendua itxiz) bere enplegatu gehienen interesarekin adostuz (larunbatetan lana kentzea astean 35 orduko lanaldiarekin).

Zoritxarrez, III Hitzarmena sinatutako sindikatuek adostutakoarekin eta funtzionarioen Akordioarekin desengainu handia hartu dugu: enpresaren proposamena onartzea besterik ez dute egin (Banaketa arrunta eta herrixketakoa kendu, baina eguneroko lanaldia ordu-erdi bat gehituz) ordain gisa ezer hartu gabe. Gure soldatek, hutsaren truke, nozitzen duten mespretxuaz gain, lanaldien aldaketa gehitu dute  produktibitatea igotzeko.

Larunbatetan langile guztiei lana kentzea eta astean 35 orduko lanaldiaren onarpena bideragarriak dira. Hori ezartzeak ez du inondik inora kostu gehiagorik suposatzen enpresarentzat. Greba hau norabide horretan bultzada egiteko iragarri da. 



Euskal Herria 2011-5-4

Comentarios