HITZARMEN ETA FUNTZIONARIOEN AKORDIOAREN ALDE ETSIGARRIENAK: 2009-2013 ARTEKOA


1.- CCOO, UGT, CSIF eta SL-ek, beren sinadurarekin, plantila osoko soldatarekin lotuta dagoen erosteko ahalmenaren galeran sakontzen dute, lehen sekula egin ez zen bezala.
2.- Funtzionarioei 2010ean ezarritako soldata-jaitsiera eta plantila osoari 2011an ipinitako soldaten izoztea bermatzen ditu, lanpostu eta zeregin berdinetarako soldata-eskala bikoitza ezarriz.
3.- “Tramu”-ak absentismoarekin lotzen ditu,  absentismoaren % 4a erreferentzia hartua.
4.-  Postari ruralak erregaien prezioaren etengabeko igoera handia onartzea zigortzen ditu. Ibilgailua jartzearen edo lokala ipintzearen prezioa momentu bakoitzeko kostuetara egokitzearren hamarkadetan eman diren mobilizazioek, dirudienez, berriro, kolektibo honen arazoa aztertzeko lan-batzorde bat sortzeko baino ez du balio izan. Adarra jotzetik ondo dago!
 5.- Harrigarria bada ere, 2012-2013 arteko ordainsariak ez dituzte negoziatzen.
6.- Norbaitek lotsa baldin badu, gizarte-laguntzak (medikuen tratamenduak, ikasketak, seme-alaba ezinduak e.a.) bakoitzaren absentismoarekin lotzeko azala galanta agertu dute.
7.- Balizko soldata-hobekuntzak 2006tik gaurdaino zor dizkigutenak baino ez dira.
8.- Sinatzaileek honako hau ondo lotuta utzi dute: enpresak formakuntzarako bideratutako aurrekontuaren zati bat sindikatu sinatzaileek zuzenean kudeatuko dute.
9.- Kolektiboen artean desberdintasun berriak eta merkeak sartzen dituzte, laboralak EBEP-aren libre xedapeneko egun gehigarrietatik eta oporrak izateko eskubidetik kanpo utziz.
10.- CTA-ak, USE-ak eta Bulego-Sare osoa larunbata jai izatetik kanpo uzten dituzte, nahiz eta azken kolektibo honek gero eta larunbata gehiagotan lan egiten duen. Berriki bezeroen arretan jarduten zuten postari ruralak ere kanpo utzi dituzte
11.- Banaketa arruntean eta ruralean banaketan larunbata jai izateak eguneko lanaldia ordu erdiz igotzea suposatzen du; hori adostu dute. Honela, horrek dakarren kostuen gutxitze garrantzitsuari lanaldiaren aldaketa gehitzen zaio, produktibitatea gehituz trukean ezer eman gabe. Honek ondorio kaltegarriak ekarriko ditu enpleguarentzat.
12.- Aldi baterako kontratazio-sistemak aldaketarik gabe jarraitzen du, kontrolatu ezina den arren.
13.- Hitzarmena sinatu ez duten sindikatuak probintziako kontratazio-batzordetik kanpo geratzen dira.
14.-Epai-sententziaz kalte-ordaina jaso dutenei, Postan antzinatasuna galtzearekin zigortzen duen klausula bat ezartzen zaie, horrek kontratazio-poltsetako merituei eragingo dielarik. Berriki LAB-ek irabazitako Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren edukiaren ildotik, klausula hau konstituzioaren aurkakoa da

LAB-entzat Postan daramatzagun 25 urte hauetan burututako negoziazio kolektibo txarrena izan da. Sinatutakoa LAB-ek errebindikatzen duenetik argi urte askotara dago; eta harrigarria bada ere, posta-apokalipsiaren sindikatuek errebindikatzen zutenetik oso urrun gelditzen da.

Baina penagarria da benetan zein testuingurutan gertatu den hau dena; alegia, enpresak irabaziak aitortu dituenean eta urte batean bakarrik pertsonalaren gastua 52,7 milioi euro gutxitu denean.

Ea ulertzen dugun: negoziatutakoaren kostu osoa (61 milioi euro), gehi 2006-2010 arteko soldata-zorren ordainketak, enpresak azken urtean pertsonalaren gastuan aurreztu duena baino zertxobait gehiago da. Plantilak, urtebetean bakarrik, berari dagokion dirua ipini du balizko soldata-hobekuntzentzat. CCOO, UGT, CSIF eta SL harro egongo dira egindakoaz.

 Gure iritziz, sinatu dutena sinatuta, beharbada ez zegoen inolako mobilizazioen beharrik. Agian, baita ere, horrek argitzen du, Posta-Legea onartu ondoren zergatik uko egin zioten modu batera edo bestera presioa egiteari, Hitzarmenaren negoziazioa lau hilabete gehiago luzatu zen arren.

Comentarios