ESTATUKO KLASE PASIBOEN SISTEMAREN ERREFORMA

Pentsioen sistema publikoaren erreforma-neurriak, PSOEren Gobernua, CCOO, UGT eta Patronalaren artean adostutakoak, Funtzio Publikoaren Mahai Nagusira eraman dira, Estatuko Klase Pasiboen Erregimena zehazteko, hain zuzen Postako 24.000 funtzionario (900.000 Estatuko Administrazio Orokorrean) atxikita gauden erregimena.

Hartu nahi dituzten neurriak hauek dira:

1) Erretiroaren adina pixkanaka bi urte gehitzea: 14 urteren buruan gaur egungo 65etik 67ra igaroko litzateke, zigorrik gabe, baldin eta 38 urte eta 6 hilabete kotizatuak edukitzen badira.

2) Erretiro aurreratuaren adina pixkanaka 3 urte gehitzea: gaur egun eskatzen den gutxiengotik (60 urteko adina eta 30 urte kotizatuak) 63 urteko adinera eta 33 urte kotizatuak edukitzera igaroko litzateke. Neurri hau 12 urteko epean burutuko litzateke, beheko koadroan agertzen den erritmoarekin. Denbora honetan ez litzateke zigorrik ezarriko erretiro aurreratuagatik.

Urtea

2013 (1953ean jaioak)
2014
2015
2016 (1955ean jaioak)
2017
2018
2019
2020 (1958an jaioak)
2021
2022
2023
2024 (1961an jaioak)

Erretiro aurreratua
hartzeko gutxiengo adina
60 urte eta 3 hilabete
60 urte eta 6 hilabete
60 urte eta 9 hilabete
61 urte
61 urte eta 3 hilabete
61 urte eta 6 hilabete
61 urte eta 9 hilabete
62 urte
62 urte eta 3 hilabete
62 urte eta 6 hilabete
62 urte eta 9 hilabete
63 urte

3) Erretiro aurreratuagatik zigorra 2025etik aurrera: Klase Pasiboen Erregimenean erretiro aurreratua ez da zigortzen. Erreformarekin, 2025tik aurrera, erretiroa aurreratzen den urte bakoitzeko % 6a jaitsiko da pentsioa.

4) %100a kobratzeko beharrezkoak diren 2 urte gehitzea: gaur egungo 35 urteen ordez, 2013tik aurrera 37 urte kotizatuak edukitzea beharrezkoak izango lirateke %100a kobratzeko.

Momentuz, negoziaketak geldirik daude, baina inolako zalantzarik ez dugu zein den Gobernuren, PSOEren, CCOO eta UGTren helburua; alegia, atzerapauso handienez, Klase Pasiboen Erregimena Pentsioen Erregimen Orokorrarekin parekatzea.

Laburbilduz: soldata bere horretan mantentzeari eta jaisteari lan-bizitza igotzea eransten diote. Zein da sindikatu horien zeregina?

Comentarios