GIZARTE LAGUNTZAK 2026

BALDINTZA OROKORRAK 

» Kontratudun finkoa edo funtzionarioa izatea edota azken 6 urteetan 2 urteko antzinatasuna duten behinbehineko lan-kontratudun langilea izatea, baldin eta eskabideak aurkezteko egunean kontratua indarrean baduzu (Interesik gabeko maileguak izan ezik).
» Lanean ari zirela hildako langileen umezurtzak dagokion laguntzaren onuradun izan ahal izango dira, beste gurasoaren edo legezko ordezkariaren bitartez. Ondorengo laguntzetan: osasun-tratamenduetarako laguntzak, ezgaitasuna duten seme-alabentzako laguntzak eta ikasketetarako laguntzak.
» Zenbatekoa eskaera-kopuruaren araberakoa izango da, eta lehentasun-ordenaren arabera esleituko da.

Gizarte Ekintzako laguntzetarako eskabideak Beneficios360 atariaren bidez egin beharko dira. Atari 
horretan sartzeko, RRHHko baimenen plataforman beharrezko baimenak onartu behar dituzu.
GARRANTZITSUA: gogoratu baimenak onartu ondoren 24 ordu itxaron beharko dituzula onurak eskuratu ahal izateko. 


Eskaera egiteko epea, irailaren 25 era


INTERESIK GABEKO MAILEGUAK :
» 2025ean 32.078,73 euro baino gutxiagoko ordainsariak izatea.
» Funtzionario eta lan-kontratudun finkoentzat soilik.
» Zenbateko desberdinak eskatu ahal izango dira: 1.000 €, 2.200 €, 3.500 € o 4.500 €.
» 24 hilabetean amortizatzea. (Soldatarik gabeko lizentziaren kasuan, salbuespen gisa, amortizazioa eten egingo da lizentzia amaitu arte).


DESGAITASUNA DUTEN SEME-ALABENTZAKO LAGUNTZAK
» % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten seme-alaben edo babes judizialaren pean dauden senitartekoen hezkuntza-gastuak ordaintzeko.
» Ez da bateragarria ikasketa-laguntzekin, baldin eta seme-alaba bera bada.


HAUR HEZKUNTZAKOLAGUNTZAK
» 2023an edo geroago jaiotako seme-alaben haur-hezkuntzako ikastetxe publiko, kontzertatu edo pribatuetako lehen zikloko gastuak estaltzeko, 2025/2026 ikasturtean matrikulatuak (2025ko irailetik 2026ko uztailera).


OSASUN-TRATAMENDURAKO LAGUNTZAK
»Gizarte Segurantzak edo MUFACEk ordaintzen ez dituen edo zati batean ordaintzen dituen tratamendugastuak ordaintzeko.
»Tratamenduak 2025ean ordainduak izan behar dute 50 eurotik gorakoak.
Ondorengo tratamenduak sartzen dira laguntzetan:
-Aho-hortzen eta ikus-entzunezko tratamenduak eta protesiak (langilea eta ezkontide onuraduna).
-Begietako ebakuntza kirurgikoak (langilea).
-Osasun mentaleko tratamenduak, tratamendu motorrak eta psikomotorrak (langilea, ezkontidea eta mendeko seme-alabak) eta gaixotasun zeliakoaren tratamendua( langileak, ezkontidea eta mendeko seme-alabak

)Eskaera egiteko epea, urriaren 16 ra arte


UNIBERTSITATE IKASKETETARAKO LAGUNTZA
(Langileentzat)
»2025tik 2026ra bitartean egindako unibertsitate-ikasketen matrikula-kostua eta inskripzio-gastuak 
ordaintzeko.
»Funtzionarioak kanpoan geratzen dira MUFACEn dituztelako eta bateraezinak direlako beste erakunde publiko batzuek ematen dituztenekin.
»Kanpo geratzen dira doktoretza-ikasketak, masterrak, graduondoko ikastaroak edo espezializazio-ikasketak.


SEME-ALABEN IKASKETETARAKO LAGUNTZAK (Liburuak eta eskola materiala).
»26 urte arteko seme-alabentzat, 2026-2027 ikasturtean matrikulatuta badaude (haurren bigarren zikloa, derrigorrezko hezkuntza. Batxilergoa, LH, Unibertsitatea).
» Eskatzaileak Correosen 2025ean jaso duen ordainsari osoa ezingo da 25.662,57 eurotik gorakoa izan.
» Desgaitasunarenarekin eta/edo haur-hezkuntzaren laguntzarekin bateraezina den laguntza.


Aurkezteko epea, 2026eko abenduaren 31ra arte.


HERIOTZA

»2027ko urtarrilaren 15era arte luzatu ahal izango da, 2026eko abenduaren 15etik 31ra bitartean hiltzen bada.
» Onuradunak: lan-kontratuko langile finkoen ezkontidea eta 18 urtetik beherako seme-alabak, 2025an jarduneko egoeran hil baziren, eta aldi baterako lan-kontratudunak, azken 6 urteetan 2 urteko antzinatasuna izan 
badute eta heriotzaren egunean indarrean da- goen kontratua badute.
» Laguntzaren zenbatekoa hildako langilearen adinaren eta funtzionarioentzat ezarritako gainerako irizpideen 
arabera kalkulatzen da.

.
Edozein zalantza argitzeko edo izapideetan laguntza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

[Escriba a quí] [Escriba a quí] [Escriba a quí] 










Comentarios