Hego Euskal Herrian %20ko langa gaindituta, euskal sindikalismo eraldatzailearen rola aldarrikatu du LABek


 

Ekainaren 1etik 12ra bilduko den Lanaren Nazioarteko Erakundean parte hartuko du lehen aldiz.

Hauteskunde sindikalen garai trinkoaren atarian, LABek hazten jarraitzen du, bai ordezkaritza sindikalean, baita afiliazioan ere. Hego Euskal Herriko ordezkaritza sindikalaren %20 baino gehiago eskuratu du dagoeneko, eta Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak adierazi duenez, baditu hazteko aukera eta borondatea.

Arroyoren arabera, mundu mailako testuingurua ikusita, kontraboterezko sindikalismo eraldatzailea “beharrezkoa, bideragarria eta eraginkorra” da. “Kapitalak hautsi egin du Bigarren Mundu Gerraren ostean, langile klasearen indarraren aurrean, Mendebaldeko estatuetan ezarritako oreka instituzionala, ongizate estatu gisa ezagutu izan dena. LAB bere sorreratik izan zen kritiko eredu horrekin, baina Europako sindikatu askok sinetsi egin zuten elkarrizketaren eta kontzertazio sozialaren bidez posible zela kapitalismo sozialago bat garatzea. Ameskeria hori amaitu da. Kapitala esplotazioa areagotzen, esku hartze inperialistak sustatzen eta lan eta bizi baldintzak prekarizatzen ari da. Elkarrizketa sozialaren amaraunean harrapatuta gelditu diren sindikatuak ez dute borondaterik, ezta gaitasunik ere, erasoaldi horri galga jartzeko”........

https://www.lab.eus/hego-euskal-herrian-ko-langa-gaindituta-euskal-sindikalismo-eraldatzailearen-rola-aldarrikatzen-dugu-laben/

Comentarios