“Absentismoa”: gezurra ari du APIRILAK 28 Laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko eguna


 Euskal Herriko langile klaseak hamarkadak daramatza lanean benetako prebentzio neurrien gabezia pairatzen. Ez da pertzepzio bat: txosten tekniko ofizial bakarrak (NOPLOI Tafalla, 2025eko ekaina) agerian uzten du hori. Enpresen %80k ez du legea betetzen; soilik %10ak jarduten du eremu psikosozialean eta %5ak gaitz muskulueskeletikoekin. Horri gehitu behar zaio laneko gaixotasunen azpie-
rregistroa: mutualitateek ukatu egiten dute beren lan-jatorria, arruntzat jotzen dituzte eta prebentzio-neurriak hartzea blokeatzen dute. Horrela, gurpil zoro bat betikotzen da, prebentzio-ekintzaren printzipioak hankaz gora jartzen dituena.


Patronalak 30 urte daramatza dagoeneko utzikeriaz jokatzen, eta honek ondorio lazgarriak ditu: milaka lan-istripu, heriotza eta laneko gaixotasun azken hamarkadetan.


Prebentzio falta horrekin batera, kontrolean, eta ez osasunean, oinarritutako erreformak egin dira, sistema publikoa indartu beharrean. Horrelakorik ez litzateke posible izango UGTren eta CCOOren laguntzarik gabe, patronalaren eta gobernuaren agenda babestu baitute.

Testuinguru horretan, “absentismoaren” mamuarekin bonbardatzen gaituzte. Hitz
interesatua, murrizketak justifikatzeko eta etekinak handitzeko. Termino honetan guztia sartzen da: baja medikoak, baimenak, kontziliazioa, ordu sindikalak edo Aldi Bate rako Enplegu Erregulazio Espedienteak; hau da, lan-eskubideak.

Hala ere, patronalak bajetan jartzen du arreta, prebentzioa kontuan hartzen ez duen bitartean. Helburua argia da: lehen mailako arretari aldi baterako ezintasunen kudeaketa kentzea eta mutualitateei ematea, diru publikoarekin finantzatuta baina interes pribatuen zerbitzura. Negozio gehiago, osasun gutxiago, arlo publikoaren narriadura handiagoa.

Epe laburrera, jada presioa egiten ari dira negoziazio kolektiboan: soldata-igoerak
aldi baterako ezintasunengatiko osagarriak murriztearen truke. Xantaia bat. Pozoitutako gozokia, pobrezia handiagoa eta jende gehiagok gaixorik lan egitea ekarriko duena: presentismo gehiago.


Arazoa egiturazkoa da, eta irtenbide bakarra du: enpresek benetan betetzea arriskuen prebentzioari buruzko legea, osasun-sistema publikoa indartzea, mutualitateak eta prebentzioa publifikatzea, eta Lan Ikuskaritzari baliabideak ematea zigorgabetasunarekin amaitzeko. Gainerako guztia kea da.

Comentarios