Indarkeria matxistari aurre egiteko tresna eta protokolo eraginkorrak exijituko ditugu azaroaren 25ean


 Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da. Honen harira, LABetik gure irakurketa plazaratu dugu eta egun horretan egingo ditugun mobilizazioen ezaugarritzea jakitera eman dugu. Aurten ere badugu zer borrokatu. Emakumeok* lantokietan aske izateko eskubidea aldarrikatzearekin batera, protokoloak sustatu ditzaten eskatuko dugu enpresetan. Sindikatuak ere txapak sortu ditu, emakume* langileek soinean eraman ditzaten, “Lantokietan aske!” leloarekin.

https://www.lab.eus/indarkeria-matxistari-aurre-egiteko-tresna-eta-protokolo-eraginkorrak-exijituko-ditugu-azaroaren-25ean/

Comentarios