Mobilizaziora deitu dugu sektore publikoan, urriaren 14tik abiatuta, bertako negoziazio kolektiboaren defentsan


 Madrilgo Gobernuak Estatuko gehiengo sindikalarekin adostu eta Ministro Kontseiluak onartu du langile publikoen lan baldintzen markoa, eta badirudi, aurten ere, aurrekontuen legearen bitartez estatu osoko sektore publikoan inposatu egingo dela. LABek ez ditu inondik onartzen ez negoziazio markoa, ezta bertan erabakitako murrizketak ere. Negoziazio markoari dagokionez, LABek berriro ere exijitzen die Madrilgo Gobernuari inposizioekin ez jarraitzea, eta Gasteiz eta Iruñeko gobernuei negoziazioak euren eremuetan abiatzeko, bertako errealitateari egokituta.

https://www.lab.eus/es/llamamos-a-la-movilizacion-en-el-sector-publico-comenzando-por-el-14-de-octubre-en-defensa-de-una-negociacion-colectiva-propia/

Comentarios