BI LANGILE BI ASTE DESAGERTUTA

Gure osasunak ere lehen mailako arreta merezi du
Lan-zentruek prebentzio neurriak hartu behar dituzte langileen osasuna bermatzeko

Zaldibarko hodamendia gertatu zela bi aste beteko dira eta zabortegiko bi langilek milaka tona zaborren azpian desagertuta jarraitzen dute. Ezer baino lehen, LABetik berriro eskatu nahi dugu bilaketa lanak azkartu ditzatela, eta lan horiek beharrezkoak diren prebentzio neurri guztiak bermatuz egin daitezela, langile gehiagoren bizitzak arriskuan jarri gabe.

Otsailaren 6an, zabortegia hondoratu zen egunetik, denetik izan dugu, informaziorik batere ez hasieran, eta informazio kontraesankorra eta faltsua gero. Datuen gertuko jarraipen erreal bat falta da, ez dago jendartea behar bezala informatua. Garraiolari baten adierazpenen arabera jakin da hondakin
toxiko eta arriskutsuak botatzen ziren zabortegi honetan, eta baieztapen horrek ezezagutza eta babesgabetasun egoera larriagotu egin du, sinestezina da gertatzen ari dena, ezinegona handia da herritarren, eta bereziki, langileen artean.


Lehen egunetan arriskurik ez zegoela zioten, 5 egun behar izan zituzten aitortzeko airean metro kubikoko 700 zentrigramo dioxina eta furano zeudela, balio normalak baino 35 aldiz neurri altuagoa, ohiko neurriak metro kubiokoko 30 eta 10 zentigramoren artean izaten direla kontutan hartuta.

Ondorioz, inguruko kirol ekintza guztiak bertan behera utzi dira eta lehen mailako futbol partida bat ere bai. 90 minutuko esposizioak arazoak sor ditzake, baina nonbait, gure lanaldian, 8 orduz, ahalegin fisikoa egiten ari garen langileek ez dugu arrisku bera. Langileontzat ez dago arriskurik?

Langileon osasunak ere lehen mailako arreta izatea eskatzen dugu, eta horretarako, Zaldibar, Eibar eta Ermua zonaldean eta inguruko herrietan (kutsaduraren eraginpean edo arriskuan direnak) dauden lantegiei dei egiten diegu, euren prebentzio zerbitzuei neurriak hartzeko eskatu diezaieten. Prekauzio printzipiotik abiatuta, ondoko prebentzio gomendioetan oinarrituta:

1. Aire librean lan egiten duten langileekiko:

⚠⚠ Ahalegin fisiko handia eskatzen duten lanak ezin izango dira egin, eta esposizio aldiak mugatuko dira, lanaldia eta atsedena (toki itxi batean) txandakatuz.

⚠⚠ Maskara guztiek ez dute balio. Ohikoenak (FFP1, FFp2 y FFP3) hautsetik, partikula ez toxikoetatik eta gaixotasun batzuetatik babesteko balio dute, beraz,
erabili beharreko maskarak kartutxodunak edota “multi-babeserako” filtroa dutenak izan behar dute, azken hauek erabilera bakarrekoak.

⚠⚠ Arriskuak murriztu eta arriskutik urruntzeko helburuz lanera joatetik salbuetsi haurdun edota edoskitzealdian diren langileak, berdin arnas-arazoak dituzten langileak ere, Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 25.1 y 26.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

⚠⚠ Hartutako neurrien berri eman plantillari.

2. Lan-zentruan lan egiten duten langileekiko:

⚠⚠ Leihorik ez ireki eta ateak ezinbestekoa denean bakarrik.

⚠⚠ Aire giroturik ez jarri martxan.

⚠⚠ Ez erabili erauzgailurik.

⚠⚠ Maskara guztiek ez dute balio. Ohikoenak (FFP1, FFp2 y FFP3) hautsetik, partikula ez toxikoetatik eta gaixotasun batzuetatik babesteko balio dute, beraz,
erabili beharreko maskarak kartutxodunak edota “multi-babeserako” filtroa dutenak izan behar dute, azken hauek erabilera bakarrekoak.

⚠⚠ Arriskuak murriztu eta arriskutik urruntzeko helburuz lanera joatetik salbuetsi haurdun edota edoskitzealdian diren langileak, berdin arnas-arazoak dituzten langileak ere, Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 25.1 y 26.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

⚠⚠ Hartutako neurrien berri eman plantillari.

Era berean, enpresetako zuzendaritzek konpromisoa hartu behar dute Eusko Jaurlaritzari, Lan Ikuskaritzari eta Osalani neurriak eta argipenak eskatzeko lanean izan beharreko jokabideari buruz; aldi berean, ezarri eta inplementatu
behar dituzte beharrezkoak diren segurtasun neurriak, lanak geraraztea barne, horretarako beharrik bada, langileak arriskutik babesteko helburuarekin, beti ere.

Comentarios