LABeko Arabako Postako
sail sindikalak, lan ikuskaritzaren aurrean salatu zuen gure
lankidearen heriotza baino lehengoko hilabeteetan lan arrisku
larriak gauzatzen ari zirela Correos lantokian. Irene H. M. behin
behineko langileak, Jundiz industrialdean, banaketa lanak egiten
ziharduen pasa den Abuztuaren 28an, lan istripua gertatu zenean.
Gaur gaurkoz, oraindik ez dugu atestatu polizialen berririk.
Azken
urteetan LABeko Sail Sindikalak Lan ikuskaritzan salaketak jarri ditu
langile motorizatuen formazio eza dela eta. Motorrak ere lanerako
tresnak dira eta hauek pisu asko jasaten dituzten kutxak daramatzate
posta- trukean “ korrespondentzian”. Motor hauek ez dira
paseorako erabiltzen diren horietakoak , ez da nahikoa gidabaimen
arrunta izatearekin, ezta lan kontratua sinatzean ematen dizuten
triptiko baten azalpenarekin. Nahiz eta Lan ikuskaritzako aktak izan,
formazio zehatzik gabe jarraitzen dugu.
Plantilla
murrizteak banaketa guneen emendatzea erakarri du eguneroko banaketa
oztopatuz eta posta zerbitzu unibertsala ezina bihurtuz. Bereziki
paketeen lankarga handitzen ari den momentu honetan. Honek
Correoseko langileengan lan estresa eragiten du, gidatzean
beharrezkoa den arreta jaitsiz. Hain zuzen, Irenek lan egiten zuen
lantoki berean, LABek egindako salaketaren ondorioz lan ikuskaritzak
behartutako Arrisku Psikosozialen ebaluazioan, plantillaren % 59a
baino gehiago gehiegizko lan zama dela eta lan arriskuan zegoela
ondorioztatu zen, eta horietatik % 33an oso altua zen.
Txosten
eta aktak egon arren, enpresak balizko kalteak edota lanzamak
egokitzeko ez zuen inongo neurririk hartu, berezko Prebentzio
Zerbitzuak baita Lan Ikuskaritzaren hainbat ebazpenek eskatzen zuten
bezala. Arazo guzti hauek okerrera jo ahal izan zuten baita gainezka
egin pasa den Abuztuan.
LAB Posta Araba 15/I/2019
Comentarios
Publicar un comentario