ORDU EXTRARIK EZ!

Joan den urtean, 2017an, milaka ordu extra sartu ziren Correosen, Euskal Herrian. Langileek ordu extra hauek sartzeak egun osorako ehundaka kontratu egin gabe geratzea suposatu zuen. Aurten ordu extra hauek  gehitzen ari dira, nola banaketa 1ean hala banaketa 2an.
Izugarrizko pagotxa enpresarentzat Gizarte Segurantzari kotizazioak ez ordaindu beharraz, kontratu berriak ez egiteagatik. Epe luzera, ordea, arazo handia izango da pentsioak ordaintzeko. Ordu extra hauek burutzeak enpresaren postura babesten du oraindik langile gutxiago kontratatzeko eta, noiz behinkako lankide mordoa dago kontraturik gabe.

Urtero planifikazio txarra errepikatzen dute kontratazio gai honekin, besteak beste, zeren eta Gabonetan posta gehitu egiten da eta, batez ere, aurten paketeria ere bai.

Soldata, berriz, barregarria da, urte askotan izoztuta eta hitzarmen kolektiboaren bidez igoerarik gabe. CCOO, UGT, SL eta CSIF sindikatu sinatzaileek hitzarmen bat moldatu zuten, eta nola hautsok ekartzen dituzten lohiak, lotsagarria da soldata mailan. Hau guztia ez da konpontzen ordu extrak lan eginez.

Langileok ordu extrak sartzen baditugu noiz behinkako lana suntsitzen ari gara. Gaur egun ordu extrak sartzen badituzu, alferrik bihar kontratatu nahi izatea. Pentsa ezazu zure lankide asko kontraturik gabe etxean daudela. Bihar zu izan zintezke.

Comentarios