SOLDATEN MURRIZKETA FINKATU EGIN DA ADMINISTRAZIOAN

JAITSI KOMUNIKATUA

Gobernuak eta CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek  Administrazio publikoentzat hirurteko Akordioa sinatu zuten martxoaren 9an.

Urte honetako eta datozen bi urteetako aurrikusita dauden soldaten igoeraz gain, gero aipatuko duguna, Akordio honek zerbitzu publikoen kudeaketa guztiz merkantilistari berme sindikala ematen dio, pertsonalaren gastua (lanpostu hutsak betetzeko tasak, soldata-igoera, kontziliazioari mugak, eta abar) defizit publikoarekin eta gastuen mugarekin lotzeagatik. Hau da, PPren ikuspegia eta praktika bermatzen du zerbitzu publikoen kudeaketan. Eta... horrela doakigu.

Bestalde, begi bistakoa da Gobernuaren eta sindikatu sinatzaileen arteko interes errezentralizatzailea, EAE-ko eta Nafarroako administrazioetan negoziazio kolebtiborako ahalmena     
guztiz mugatuz, Akordio horretara lotzera beharturik.

Laburbilduz: zerbitzu publikoen kudeaketari eta negoziazio kolebtiboaren esparruaren irzpideei dagokienean, Akordioak  babestu eta lagundu egiten du espainiako eskubiak maila guztietan bultzaturiko errezentralizazioa.


Soldaten edukiaz hitz egiterakoan, berriz, bi alde daude: bata finkoa eta bestea Gobernuak aurrikusitako hazkundearekin lotutako gehigarria, PIB-aren igoeraren araberakoa:


Urtea
2018
2019
2020
% soldata-igoera finkoa
1,5
2,25
2

PIB-aren helburua soldata-igoera gehigarria ezartzeko
Soldata-igoeraren %
2018 – PIB-aren igoera % 3,1  iristen bada
+ 0,25
2019 – PIB-aren igoera % 2,5  iristen bada
+ 0,25
2020 – PIB-aren igoera % 2,5  iristen bada
+ 1,00

Aldi berean, aipatu beharra dago Correoseko funtzionarioei soldata-igoera hauek aplikatzea aipaturiko urte bakoitzean Aurrekontu Orokorrak onartzearekin lotuta daudela eta, laboralena Correoseko Hitzarmenaren akordio ekonomikoarekin.

Adostutako soldata-igoera zuzena den baloratzeko eta gure soldaten erosteko ahalmena galtzea konpentsatzen duen ikusteko, IPC-aren eboluzioa gure soldaten eboluzioarekin alderatuko dugu, 2010eko urtarriletik 2017ko abendura arteko epean.

            - IPC-ren eboluzioa aipatutako epean: Estadistika Instituto Nazionalak % 11,6ean zenbatzen du prezioen igoera.


            - ORDAINSARIEN eboluzioa Correosen, epealdi berean:

Soldatak
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
Guztira
Funtzionariak
 % -5
% 0
% 0
% 0
% 0
% 0
% 1
% 1
% - 3,09
Laboralak
% 0
% 0
% 0
% 0
% 0
% 0
% 1
% 1
% + 2,01


Ikus daiteke azken 7urte hauetan funtzionarien soldaten erosteko ahalmena %14,6 murriztu dela eta laboralena %9,6.

Bada, 2020ean Akordioan aurrikusitako soldata-igoera guztiak, finkoak eta gehigarriak, lortuko balira, soldaten hobekuntza guztira %7,42 izango litzateke.

Zehaztuz, kasu hoberenean ere Akordioak %7,18-ko erosteko ahalmena galtzea ziurtatzen, finkatzen du funtzionarientzat eta %2,18 laboralentzat. Eta portzentaia honi gehitu beharko zaizkio 2018, 2019 eta 2020 urteei dagozkien IPC-aren igoerak.

LAB-en iritziz CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek Akordio honekin patronalaren eta espainiako eskubiko alderdien tesi erasotzaileenak onartzen dituzte, zerbitzu publikoen kudeaketari eta soldatak berrikusteko kontuan hartu beharreko parametroei buruz dagokienean.


IPC-a elementu garrantzitsu bezala kontuan ez hartzeak soldatak berrikusterakoan, eta horren ordez, beste erreferentzia batzuk onartzeak, esaterako, gastu publikoari eustea eta PIB-aren igoeraren aurrikuspenetara iritsi beharra, ipurdia agerian dugula uzten gaituzte langile publikoak soldatari dagokionean.

Pentsioen urteroko berrikuspena IPC-arekin ez lotzea filosofia politiko-ekonomiko beraren emaitza da: pentsioak kinka larrian daude, zerbitzu publikoetako gastua egoera larrian, enpresetako etekinen marjina gehitu egin beharra dago PIB-a igoko duen jarduera sortzeko, bestela, enplegurik ez da sortzen eta, bereziki, soldatak neurtu egin beharra daude eta kasua iritsitakoan murriztu.




Euskal Herria 2018ko apirila

Comentarios