LAB SINDIKATUAK AUDIENTZIA NAZIONALERA JO ZUEN CORREOSEN AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO DEFENTSAN



Pasa den urteko urrian, CCOO, UGT, CSIF eta SLrekin hitzartutako Oinarriak argitaratu ziren aldi baterako postu eragingarrien Eskaintza Publikoaren Deialdirako.

LAB oso kritikoa izan zen egungo lan poltsen txandatze sistema kontrola ezinarekin eta Oinarrien epigrafe askorekin baita ere. Horien artean nabarmentzekoa da, lan bizitza osoa Correosen igarotakoei, behar bezala merezimendu hori puntuatzea, ebaluazioa ezezkor hautazkoak... eta oso bereziki, ikastaro puntuagarri bezala sartzea Oinarrien sinatzaile diren sindikatuen emandako ikastaroak (aurretik haiekin afiliatu ondoren eta Correosek une horretan eskaintzen ez zituenak).


Lotsagarriagoa izan zen gainera, Correosen lan egin izanagatiko puntuazio jeistea adostu zutela eta erabat puztu berriz, prestakuntza ikastaroengatik ematen dena; horiek gainditzeagatik, puntuazio osoaren %26 eta %31,6 artean lortzeko aukera eskainiz gainditu dituztenei.

Oinarriak argitaratu ondoren, LABek Correosi eskatu zion ikastaro horiek eskaini zitzan aukera berdinekin. Azkenik, Correosek ikastaro horiek eskaini zituen, baina puntuagarriak diren 6 ikastaro hauek soilik unean kontratatuta zeuden pertsonek egin ahal izan zituzten. Are larriagoa dena, arazo teknikoek, izena emanda zeuden pertsona asko, ikastaro hauek gainditu izanaren egiaztapen gabe utzi zituzten. Guztiz kontrakoa gertatu zen ikastaro hauek aipatutako sindikatuekin egin zituztenekin; ez zitzaien eskatu kontratuarekin egotea, ez ikastaroak denbora epe jakin batean egitea eta ez zituzten ere, ikastaro hauetakoren bat gainditzeko besteek izan zituzten arazo teknikoak. 

Abenduan nabaria izan zen, aldi baterako lan poltsetarako izena eman zutenen arteko prestakuntza ikastaroen inguruan gertatzen ari zen guztiak; berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak urratzen zituela. Ondorioz, LABek zuzendaritzari eta Hitzarmenaren Batzorde Parekideari (CCOO, UGT, CSIF eta SL) idatzi bat igorri zion, ikastaroen berdintasuneko sarrera ziurtatzeko neurriak har zitzaten eta, horrela egingo ez balute, Oinarrietan ikastaroengatik ematen diren puntuazioak baliogabetzea behera eskatu genuen. Ez genuen inolako erantzunik jaso.

Zorionez, ez gara bakarrak kontratazio sistemarekiko eta 2017ko lan poltsen deialdiaren Oinarriekiko jarrera guztiz kritikoa dugunak eta Correoseko sindikatu gehiagok ere jarrera hori partekatzen dute. Horien artean CGTek, urtarrila amaieran Audientzia Nazionalean Hitzarmen Gatazka bat aurkeztu zuen, Oinarrietan agertzen diren osagaietako asko baliogabetzeko eta LAB Sindikatuak edukia babesten dugu.

Apirilaren 12an Gatazka Kolektiboaren bista burutu zen Madrilgo Audientzia Nazionalean. Bakarrik LAB, CGT eta SIPcte aurkeztu ginen epaiketara eta kontratazio poltsetan IZENA EMANDA ZEUDEN GUZTIEN AUKERA BERDINTASUNA defendatu genuen. Behar bezala erakutsiz, deialdi honetako prestakuntza ikastaroen deialdian gertatutako guztia eta puztutako puntuazioa, are gehiago, Correoseko aintzinatasunaren kaltetan; hautagaien berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak urratzen dituela. Gure eserlekuen parean, Correos, CCOO, CSIF eta SL batera zeuden, defendaezina dena defendatuz.
Euskal Herrian, 2018ko apirilean

Comentarios