8 Martxoa - Eskaera enpresetan soldata arrakala


A LA ATENCIÓN DE LA JEFATURA DE RELACIONES LABORALES DE LA S.E. CORREOS Y TELÉGRAFOS S.A.
Avenida Urquijo 19 1ª planta
48070- Bilbao

Gizonak eta emakumeak ez ditugu eskubide berdinak. Ez ditugu aukera berdinak eskubideetara iristeko legeek (bertakoak zein nazioartekoak) eta adierazpen instituzionalek horrela esan arren. Eskubide berdintasuna oraindik ez da lortu eta ez da bidezkoa.
Lan munduan emakumeok bizi dugun diskriminazioa zenbatekoa den erakusten duen adierazleetako bat gizon eta emakumeen arteko soldata arrakalarena da. Europar Batasuneko Batzordeak dionez, soldata arrakala gizonek eta emakumeek jasotzen dituzten lan sarien artean dagoen aldea da, lan ordu bakoitzeko ordaintzen den soldata gordinaren artean dagoen batazbesteko aldea oinarri hartuz kalkulatzen dena. Estatistikek bistakoa egiten dute arrakala, agerian uzten dute diskriminazioa dagoela soldatetan. Hala izanik ere, ez dute erakusten zeintzuk diran arrakalaren atzean dauden arrazoiak (lanbideen segregazioa, sektore feminizatuetako enpleguari balio gutxiago ematen zaiola, kontratazio partzialak emakume aurpegia duela, ziantza lanen ardura ez dela partekatzen…)
Enpresa honetako LABeko ordezkariek uste dugu garaia dela egoera honen aurrean benetako konpromisoak hartzeko. Baina noski, horretarako behar beharrezkoa da egoera zein den ezagutzea, enpresa honetan gure jarduera burutzeko gizonak eta emakumeak lana zein baldintzetan egiten dugu jakitea. Neurri eraginkorrak hartu ahal izateko errealitatea ezagutu behar dugu. Langileen Estatutuaren 64. artikuluak halalako informazioa ezagutzeko eskubidea aitortzen digu.
Aipatutako helburua dela eta, LABeko ordezkariak zuzendaritzari eskatzen diogu enpresa honetan soldata arrakalaren azterketa egin dezala. Azterketa horretan informazio hau jasotzea eskatzen dugu:
  • Nola dagoen banatua langile multzoa sexuen arabera enpresaren antolakuntzan
  • Kontratu partzialak, emakume eta gizonen bataz bestekoa
  • Behin behineko kontratuak, emakume eta gizonen bataz bestekoa
  • Adin txikikoak eta menpekotasunak dituzten pertsonak zaintzeko baimenak eta lanaldi murriztuen eskaerak: gizon eta emakumeen batazbestekoa
  • Zeintzuk dira kontziliatzeko eta ardurak partekatzeko neurriak enpresan
  • Zuzendaritza karguetan dauden gizon eta emakumeen batazbestekoa
  • Lanbide talde bakoitzean dauden gizon eta emakumeen batazbestekoa
  • Kontratatzeko eta promozionatzeko sistemak
  • Azpikontratuak diren enpresekin dagoen soldata arrakala kategoria berdinen arteko soldata arrakala enpresa azpikontratatuak daudenean.
Datu hauekin enpresa honetako egeoraren azterketa egingo dugu, zuzendu beharreko egoeren aurrean neurriak proposatuz enpresa batzordeari.

LAB Posta                              23/II/2018

Comentarios