2017/07/28

Udara gatazkatsua berriro Bizkaiko Correosen, behar adina langilerik ez dagoelako

Abajo en castellano
 
Bizkaiko Correos enpresa publikoan dihardugun sindikatu guztiok (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA eta CSI-F) gure ezinegona adierazi gura dugu lantokietan behar adina beharginik ez dagoelako. Urte osoan eman den egoera honen espresio gorena udaran eman ohi da, korrespondentziaren tramitazioan pilaketa eta atzerapen nabariak sortuz, hiritar orori dagokion zerbitzua erabiltzeko eskubidea modu kezkagarri batez aldatuz.

Bizkaiko Correoseko sindikatu guztien ordezkaritzak berriro adierazten du jendartean gure kezka handia enpresaren zuzendaritza, Bizkaian, posta-zerbitzuen kudeaketan erabiltzen ari den moduengatik.

Azken urteotan behin eta berriz salatu dugu Correos erabiltzen ari den gastuak aurrezteko politika; haren ondorioz, langile kopurua ikaragarri txikitu da. Behar beste beharginik ez izatearen eta oporraldiak, bajak,... bete ez izanaren ondorioz bertako beharginoi lan-zama handiagoa egokitu zaigu, eta hura banatzeko orduan atzerapenak izan ohi dira. Horrek berekin dakar beharginon lan-zama handiagoa izan ohi dela, eta EZINEZKOA JAZOTZEN ZAIGULA KORRESPONDENTZIA EGUNEAN EROAN AHAL IZATEA, eta ondorioz, korrespondentzia pilatzen zaigula, hura banatzeko garaian atzerapenak gertatzen direla, lan baldintzak kaskartzen direla eta biztanleriari eskaintzen zaion zerbitzua hondatzen dela. Honen guztiaren ondorioz jazotzen den egoeran banaketa-zerbitzua ez da ohikoa, eta behar adinako beharginik ez dagoelako bulegoetan, hiritarrak ez dira egokiro atenditzen; horrez gain, Posta Zerbitzu Orokorrak behartzen duenez, banaketa ez da burutzen astelehen eta barikua bitartean.

Egoera honek urratzen du hiritargoari posta egunero jasotzeko dagokion eskubidea; honen eraginez ez dira betetzen Correoseri dagozkion eginkizun legalak, posta zerbitzu publikoaren egilea izanik.

Sindikatuok ez gatoz bat Correoseko zuzendaritza egiten ari den kudeaketa horrekin. Horrela, aurrerantzean ere presionatuko dugu, Correoseri KALITATEKO POSTA ZERBITZU PUBLIKOA GAUZA DADIN, BEHAR ADINAKO BEHARGINAK eskatuz.

Otro verano conflictivo en Correos de Bizkaia por falta de plantilla 

 

Todos los sindicatos de la empresa pública Correos en Bizkaia (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA y CSI-F), queremos manifestar nuestro descontento ante la falta de personal en los centros de trabajo. Esta situación, que se prolonga a lo largo de todo el año, alcanza su máxima expresión durante el verano, provocando importantes acumulaciones y retrasos en el trámite de la distribución de la correspondencia, alterando de manera preocupante la prestación del servicio al que tienen derecho todos los y las ciudadanas.

La representación sindical al completo de Correos en Bizkaia queremos volver a expresar públicamente nuestra enorme preocupación por la gestión de los servicios postales que, desde la Dirección de la empresa, se está llevando a cabo en Bizkaia.

Hemos venido denunciando, de manera reiterada, la política de ahorro en gastos de personal que Correos esta llevando a cabo en los últimos años y que se ha traducido en una reducción drástica de su plantilla. La falta de personal y la no cobertura de las ausencias (vacaciones de verano, bajas...) trae como consecuencia una mayor carga de trabajo para la plantilla y LA IMPOSIBILIDAD DE PODER LLEVAR LA CORRESPONDENCIA AL DÍA, dando lugar a acumulaciones y retrasos a la hora de distribuirla, empeorando las condiciones laborales del personal y degradando el servicio que se ofrece a la población. Todo esto conforma un panorama con un servicio de reparto irregular y falta de atención al ciudadano en las oficinas por insuficiencia de personal, además de no llegar el reparto de lunes a viernes como obliga el Servicio Postal Universal.

Esta situación supone vulnerar el derecho de los/as ciudadanos/as a recibir diariamente la correspondencia y el incumplimiento de las obligaciones legales por parte de Correos como prestador del servicio postal público.

Los sindicatos no compartimos esta gestión que se está haciendo desde la Dirección de Correos y vamos a seguir presionando para exigir a Correos una PLANTILLA SUFICIENTE PARA LA PRESTACIÓN DE UN SERVICIO PÙBLICO POSTAL DE CALIDAD.

No hay comentarios:

Publicar un comentario