Apirilak 28.Lan Osasun eta Segurtasunaren eguna

Aurtengo apirilaren 28an, lan segurtasun eta osasunaren egunez, salatzen jarraitu behar dugu langile-klasearen osasuna areago okertu dela. Hego Euskal Herrian iaz 53 langile hil ziren lan istripuz. Istripu guztien kopurua %9 gehitu da 2015 urtearekiko. Lantokietan lan osasuna hondatzen ari dela diogunean istripu hilgarriak nabarmendu ohi dira. Haatik, hauek iceberg-aren tontorra besterik ez dira, lanak osasuna galtzea eragin dezakeen kasuen artean.

Aldarrikapen hauek ozen entzunaraziko ditugu apirilaren 28an, Bilbon 11etan Confebasken egoitzan hasi eta Arriagara arte egingo den mobilizazioan eta Iruñean 12etan Fremat mutuatik irtengo den manifestazioan. Bezperan Gasteizen mobilizatuko gara.

http://www.lab.eus/es/areas/salud-laboral/234-apirilak-28/6181-langileen-osasunaren-defentsan-elkarlana-indartzera-goaz

Comentarios