Martxoak 8 Emakume Langileen Nazioarteko Eguna

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurrekontuen eztabaida
pil-pilean delarik heldu zaigu aurtengo martxoaren 8a. Martxoaren
8ko egunean, urtero, emakumeok gure bizitzaren
esparru ezberdinetan oraindik ere pairatzen ditugun diskriminazio
eta biolentzia egoerak salatzen ditugu eta dei egiten
diegu instituzio zein agintari politikoei, egoera iraultzea
ekarriko duten lege, politika eta neurri ausart eta feministak
praktikan jar ditzaten.
Aurten, aukera ezin hobea dute, borondate politikoarekin,
emakumeok pairatzen dugun egiturazko diskriminazioari aurre
egiteko neurri praktiko eta gauzagarriak martxan jartzeko,
orain aurkeztu behar baititu Eusko Jaurlaritzak EAErako aurrekontuak.
Aurrekontu publikoak, izatez, herritarrengandik erabat
urrun geratzen den diru sarrera eta gastuen txosten tekniko
huts bat baino zerbait gehiago dira. Aurrekontuak erabaki
politikoak dira, diru publikoa zertan eta nola gastatuko den
zehazten dute, hau da, eraiki nahi den jendarte ereduaren
definizio argia dira. Era berean, aurrekontuak dira herri batek
bere aberastasunaren banaketarako duen bitarteko edo tresnarik
garrantzitsuena. Eta esan beharrik ez dago, soilik aberastasunaren
banaketa justu, orekatu eta etiko batek bermatu
ditzakeela herritar guztientzako bizi baldintza duinak.
http://www.lab.eus/materiala/argazkiak/Arloak/emakumeak/martxoak8_2017/matxoak8Orria.pdf

Comentarios