Europako sententzien ondorioak gauzatzeko borrokatu gaitezen

Horretarako LABek argi du langileok borrokatu beharko garela, eta guk horretarako osagarriak diren bi bide urratu behar direla uste dugu: batetik sortu diren langileen eskubide indibidual berriak aitortzeko erreklamazio juridikoak aurkeztearen bidea (korapilatsua eta tentu handiz jorratu beharrekoa); eta bestetik ekintza sindikal kolektiboaren bidea.

Erreklamazio juridikoei dagokienez laster INFO juridiko ahalik zehatzena kaleratuko dugu, baina hemen laburbiltzen dizkizuegu oraingoz argi izan beharreko oinarrizko azalpenak Hegoaldeko kasuan. Estatu Frantziarreko ibilbide judiziala ezberdina izanik, bestelako lanketa abiatuko dugu. Edozein zalantzaren aurrean LABeko ordezkari batengana jo.

Denon esku dago, Euskal Herrian zerbitzu publikoak aurrera!

www.lab.eus - @labzpf

Comentarios