Haserrea, Urkulluren ateraino

3.000 ordezkaritik gora bildu dituzte ELAk eta LABek Lehendakaritzan, negoziazio kolektiboari buruzko ituna arbuiatzeko. «Akordioa akabatu arte borrokatuko gara», ohartarazi du Etxaidek.

rudi zehatz bat lortu nahi zuten atzo ELA eta LAB sindikatuek Gasteizen. Gehiengo sindikala «zokoratu» nahi duen estrategia baten partaide izatea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari, hitzarmen kolektiboak gutxiengoan sinatzeko estrategia bati estaldura eskaintzeko prest agertu delako. Ideia hori irudikatzeko eraman zuten protesta Iñigo Urkullu lehendakariaren ate aurreraino. Bi sindikatuek 3.000 ordezkari baino gehiago bildu zituzten Lehendakaritzan. Luze joko duen gatazka batean lehen argazkia izatea espero liteke.

Sindikatu abertzaleak asaldarazi dituen akordioa joan den uztailean sinatu zuen EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak. Negoziazio kolektiboan norabide berri bat abiatzeko ados jarri dira Eusko Jaurlaritza, Confebask patronala, CCOO eta UGT sindikatuak. Negoziazioari blokeoa kentzeko helburuan oinarrituta, ontzat jo dute eragin mugatuko akordioak sinatzea sektoreko langileen ordezkaritzan gehiengorik izan gabe. Enplegu Sailak lan itunen legezko gordailuan jasoko ditu, eta aldizkari ofizialetan argitaratuko ditu. Dagoeneko hasia da praktika horrekin........
http://www.berria.eus/paperekoa/1770/015/001/2016-09-21/haserrea_urkulluren_ateraino.htm

Fuente: Berria Egunkaria.
Foto: JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS

Comentarios