“KONTSOLIDAZIOA”, ENPLEGUARENA?


Berriro ere adarra jotzen ari zaizkigu modu txarrean, eta jardun horretan ari direnak dira, Correos, CSI-F, CCOO, SINDIKATU LIBREA eta UGT.

Haserrea, ezintasuna, etsipena…, era honetako sentimenduak ari zaizkigu iristen noiz behinkako langileen aldetik, azterketaren deialdi probintzialaren aurrean.

Beste behin sindikatu sinatzaileek noiz behinkako langile kolektiboaren interesak ez dituzte kontuan hartzen, eta beraiek nahi dutena egiten dute. Ezin kontatu ahala kexa azaldu dituzte, adibidez (batzuk esatearren):


Lanpostuen kopurua. 1606 lanpostu horrela esan da zerbait badela dirudi, baina probintzia mailan begiratuta ikusten da eskaintza exkaxa dela. Herrialdeka, berriz, gailentzen den bakarra Araba da,  Agenteetarako 31 lanpostuekin.

Bezeroen Arretarako lanposturik ez. Bakar bat ere ez da atera, eta oinarrien arabera lan horretan daudenek abantailarik ez dute, zeren eta banaketarako edo agenteetarako ez dute beren lanpostuetan egindako denboragatik punturik izango.

Azterketaren data. Ezer ez dakigu. Ez du jartzen eta jakingo dugun itxaropenik ere ez. Noiz izango den zantzurik ez. Urrian? Aurten? Datorren urtean? Hain zaila al da esatea? Ala sindikatu sinatzaileek beren ikastaroak bukatu arte, horren baitan egon behar dugu?

Deialdiaren data eta inskripziorako epea. Badirudi ahal den jende gutxienak jakitea eta apuntatzea nahi dutela, uztailaren erdi erdian deialdia eginez. Gero hilabeteak emango dituzte onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda atera arte, abuzturako eta irailerako behar hainbat langile ez dagoela esanez, oporretan daudelako.

Lanpostuen zehazpena. Lanpostu bakoitzaren zerrenda zehatzik ez dago, zenbat diren soilik. Lanpostu bakoitza zein herritan den ere ezin jakin, herrikoak edo ruralak diren (autoa eta/edo lokala). Kilometro askoko bidea egon liteke bizi den herritik lanpostua lortu duen tokiraino, eta ezin da uko egin, zeren eta kasu horretan kontratazioko lan-poltsa guztietatik kanpo geratuko litzateke.

Gauzak oso modu ezberdinean egin zitezkeen, baina ikusirik jendea nola ibili den ikastarok eta temarioak erosten, badirudi interes desberdinak zeudela noiz behinkako langileen plantilarekiko.Correosen inoiz lanik egin ez duen jende asko ari da apuntatzen, inongo aukerarik ez dutela jakin gabe. Hori bai, aurretik ordainduta.

Behin eta berriz garbi ikusten dugu, nola hainbat sindikatuk plantilarekin zerikusirik ez duten interesen alde egiten duten, inongo lotsarik gabe. Bi aurpegi erakutsiz,  alde batetik diote Correosek baldintzak inposatu egiten dituela, eta lortzen dutena beti beraiei esker dela, bakoitzak bere meritua dela adieraziz.

Comentarios