Ainhoa Villaberderi CORREOSen lan egitea galaraztea salatzen dugu

Ainhoa Villaberderi, bere militantzia politikoarengatik 2 urteko kartzelaldia eta inhabilitazioa ezarri zizkioten eta orain, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren kontra, Gasteizko Epaitegi batek berretsi du Correos-eko Lan Poltsetatik kanporatu izana. LABek erabaki horren kontra mobilzazioa burutu du eta helegitea aurkeztuko du.

Ohar honen bitartez, LABek jakinarazi nahi du Gasteizko Epaitegi batek berretsi duela CORREOSen erabakia, zeinaren ondorioz AINHOA VILLAVERDE lan poltsatik kanporatzen zuten. Gogorarazi nahi dugu AINHOA gazte mugimenduaren kontrako sarekada batean atxilotu zutela, kartzelaratu, epaitu eta azkenean Auzitegi Gorenak 2 urtebeteko kartzelaldia eta inhabilitazioa ezarri zizkion.

Hortaz, AINHOA Correos-eko lan poltsan zegoen eta tarteka-tarteka denboraldi batez lan egiten zuen bertan. Gauzak horrela, aurtengo otsailean Correos-ek jakinarazi zion lan poltsatik kanporatzen zutela inhabilitatuta egoteagatik eta ebaluaketa negatiboa jasotzeagatik.

Hala ere, batetik inhabilitazioa zehaztuta egon ezean, Auzitegi Gorenak jada ebatzi du ezin dela aplikatu. ren jurisprudentziaren kontrakoa zen erabakia. Bestetik ere, ebaluaketa negatiboa zigortua izan zen delituak “alarma soziala” pizten zuelako; horren aurrean, esan behar dugu prozedura ez dela legezkoa izan eta Auzitegi Gorenak bere sententzian 2 gradu jaisten zizkionean “alarma soziala” ez zegoelako. Beraz, erabaki erabat politikoa hartu zuen Correos-ek AINHOA lan poltsatik kanporatzen eta orain epaitegi batek bere argudio eskasak aintzat hartu eta erabakia berretsi du.

LABek irmotasunez arbuiatzen du sententzia hori, AINHOAren eskubide baten urraketa bermatzen duelako. Ainhoari bezala, hamarnaka pertsonei beraien militantzia politikoarengatik urratu zaizkie beraien eskubide politikoak, zibilak, askatasuna,... eta orain arlo publikoan lan egiteko eskubidea ere. Sindikatu honek ez du onartzen burutzen ari den eskubide zapalketa hori eta ahal duen bitarteko guztiekin borrokatu du, pertsona hauei bere babes osoa eskainiz. Norabide horretan burutu dugu gaurko mobilizazioa eta horrekin batera, iragartzen dugu arlo juridikoan sententzia horren kontra helegitea aurkeztuko dugula.

Fuente: http://www.lab.eus/es/euskal-herria/80-errepresioa/5388-ainhoa-villaberderi-correosen-lan-egitea-galaraztea-salatzen-dugu

Comentarios