Martxoak 3, 2016: Langileon borrokaz Euskal Herrian aldaketa behingoz!

 Martxoaren 3a gertu dugu. Aurten 40 urte betetzen dira langileon eskubideen defentsan borrokan ziren 5 langile erail zituztela Estatuko botere faktikoek Gasteizen. Langile haien omenez eta haien borrokak egun duen garrantzia azpimarratzeko ekimen ezberdinak burutuko dira Martxoaren 3an. Goizean LABeko kideok "Martxoak 3: Langileon borrokaz Euskal Herrian aldaketa behingoz" lelopean mobilizatuko gara. Aldaben batzartu ostean 11:15etan giza-katean Martxoak 3 plazaraino hurbilduko gara bertan ekitaldia egitera.

Arratsaldean ere, LAB kalean izango da, oraingo honetan beste sindikatuekin batera deitu dugun manifestazioan. Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Andra Mari Zuriaren plazan eta "Martxoak 3. Memoriatik etorkizuna eraikiz" lelopean Martxoak 3ko plazan amaituko da.

  http://www.lab.eus/es/euskal-herria/107-martxoak-3/5005-martxoak-3-langileon-borrokaz-euskal-herrian-aldaketa-behingoz

Comentarios