Lanaldiaren proposamenak, lanpostu dotazio berrien neurririk gabe, lanpostuen galera betikotu dezake

Gaurkoan EAEko Funtzio Publikoko Mahai Orokorra bildu da. Justizia eta Administrazio Sailak, Andres Zearreta Sailburu-ordearen ahotan, Eusko Jaurlaritzen menpeko langileei eragingo lieketen ondoko neurriak planteatu ditu:

 1592 orduko lan astea berreskuratzea.

 %1eko soldata igoera.

 Moskoso deritzon 6.n eguna eskuratzeko aukera.

 2012ko gabonetako paga extraren %25a berreskuratzeko Aukera, nola egingo litzatekeen zehaztu gabe eta aurrekontuen onarpenera baldintzatua.

Lehenik eta behin, Saila honi azken urteetan ohikoa bilakatu zaion jokatzeko era salatu nahi dugu. Hau da, administrazioak neurri zehatz batzuk mahai gainean jarri eta langileon ordezkarioi horiek onartzea (edo errefusatu) beste aukerarik ez zaigu ematen, benetako negoziazio erreal bat eman gabe. Alde horretatik, lan astearen neurrian salbu, PNVk zuzentzen duen Sailak Madrilen PPko Gobernuak aurrekontu proposamenean onartutako neurri berdin-berdinak planteatu dizkigu gaurkoan.

Lan astearen neurriarekin jada lanean dauden langileentzat galdutako eskubide baten berreskurapena suposatzeaz harago, bere momentuan salatu genuen bezala, kezka nagusia neurri honek suposatu duen milaka lan postuen suntsiketagatik suertatzen zitzaigun. Izan ere, urte hauetan ikusi bezala, milaka ordezkapen ez egitea ekarri baitu. Alde horretatik, 1592 orduko lan astearen berrezarpenak, bere horretan, enplegu publikoaren sorrerari lotutako bestelako neurririk gabe, lan postu horien suntsiketa betikotzea, langileen lan kargak handitzea eta, ondorioz, zerbitzuen kalitatea kaltetzea ekarri dezakeela salatu nahi dugu.

LABen ustez, sektore publikoan bertako Zerbitzu publikoen eta langileen lan baldintzen araberako negoziazio erreal bat beharrezkoa dugu, ez Madriletik inposatzen zaigun mugen araberakoa. Zentzu horretan, bereziki larria iruditzen zaizkigu Andres Zearretak Sailburu ordeak mahai bertan egindako adierazpenak 2010eko lan baldintzak berreskuratzeko inoiz aukerarik ez dela egongo esanez.

Zentzu honetan, LABetik hurrengo aste hilabeteetan herri honek behar dituen kalitatezko zerbitzu publiko eta enpleguaren aldeko dinamikan aurrera egiteko dinamikak planteatzen jarraituko du.

LAB zerbitzu publikoak

Comentarios