Milaka langilek LABekin bat egin dugu Maiatzaren Lehenean


"M1. LANGILEOK BORROKAN. Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean milaka langile kalera atera gara gaur, Maiatzaren Lehena, LABek Euskal Herrian deitutako mobilizazioekin bat eginez. 25 mobilizazio burutu ditugu Euskal Herriko herrialde eta eskualdeetan alternatibak baditugula aldarrikatzeko eta inposatu nahi diguten eredu neoliberalaren kontra borrokatzen jarraituko dugula ozen esateko. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia Gasteizko mobilizazioan parte hartu du, eta bertatik LABen 40 urteko ibilbidean gertatu ez den bezala, oraingoen ere gure bidetik ateratzea ez dutela lortuko adierazi du. Interbentzioraren amaiera gerturatutako jendea zoriondu nahi izan du independentziaren eta sozialismoaren borrokarrekin amaitu nahi dutenen amets gaizto izateagatik.
 

Comentarios