LABek Lan Ikuskaritza berandu eta gaizki dabilela salatzen du

Correos-eko LABeko atal sindikalak, maiatzean, Lan Ikuskaritzan (L.I.), Hauteskunde Europearretan lan egin zuten Correos-eko langileek; korreo bidezko bozkak eraman eta hauteskundeetako dokumentazioa jaso; lan jardunaldi artean egon beharreko derrigorrezko atsedena ez zutela izan.
Langileen Estatututan jasota dagoen eskubide honen urraketa L.I.-n salatzera behartuak egon ginen, Correos-eko bulego nagusian salatu eta “ez du atseden konpentsaziorako eskubiderik ematen...” erantzuna jaso ostean.
 Correos y Telegrafos S.A. erakunde publikoak; Langileen Estatutuko 34.art., 3.puntuan, jartzen duen “lan jardun baten amaieratik hurrengoaren hasierara gutxienez hamabi ordu pasa beharko dira gutxienez”; atseden eskubide hau urratzen duela demostratu genuen. Gainera kontuan izan behar da langile hauek motordun ibilgailu ezberdinak gidatzen dituztela, eta ganoraz eta araututako denboran ez badute atseden hartzen, langile hauentzako zein besteontzako, arrisku bat sortzen dela.
Gure harridurarako, L.I-k, gure salaketa honen aurrean arrazoia eman zigun arren, denok ezagutzen dugun errealitate hau egiaztatzera bakarrik mugatu zen, eta ez dio etenik ez konponbiderik ematen. Guzti honegatik L.I-ri exijitzen diogu jarrera paternalistak alde batera utzi eta eskubide laboralen babesle izan dadila. Kasu honetan, eskubideak S.E. Correos y Telegrafos S.A. erakunde publikoaren beharren arabera moldatzen baitira.
Baina hau ez da gertaera isolatu bat, hauteskundez hauteskunde errepikatzen ari da etengabe, eta datorren urtean seguruenik bi hauteskunde politiko egongo dira, udal eta aldundietakoak eta estatalak. L.I-k, lan araudian konpetentzia duen organoa izaki, eskubide urratze hau egiaztatu eta ez baldin badu ezer egiten, bera izango da Correos-eko edozein langileri bakarka edo beste baten aurka, hauteskunde osteko egunean, gerta dakioken lan istripuaren erantzule zuzena.
Correos legez behartuta dago, Zerbitzu Publiko Unibertsalen operadore izendatu gisa, hauteskunde prozesuen garapen egokia zaintzera, baina bere langileei Langileen Estatutuan jasota dagoen atseden eskubidea ukatzen zaie; hauteskundeetan lan egiten duten beste pertsonei (interbentoreak, apoderatuak, mahaiko lehendakari eta bokalak,...) ez bezala.
LABetik Lan Ikuskaritzari azalpen argiak eta zehatzak exijitzen dizkiogu gai honen inguruan. Eta beharrezko neurriak har ditzala, izunak behar baldin badira ere, Correos y Telegrafos S.A. erakunde publikoak Langileen Estatutua zehatz mehatz bete dezan, kasu honetan, lan jardunaldien arteko derrigorrezko eta ezinbesteko atsedena errespetatu dezan.

Comentarios