IV. HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA: PRESARIK EZ DAGO



 


Correoseko hitzarmen kolektiboaren negoziazio-prozesu berriaren aurrean, LAB-ek, negoziazio mahaitik kanpo utzitako sindikatua izanik, eskatzen du adostu dutena enpresako enplegatu guztiek ERREFERENDUM lotesle baten bidez balioztatzea.

LAB-ek ulertzen du negoziazio-prozesuak aukera berri bat eskaintzen duela, Correoseko langileek kalte-ordainak jaso ditzaten, azken urte hauetan biziki nozitu dituzten lan-baldintzen okertzea, soldaten murrizte jasanezinak eta enplegu-galtzeak konpentsatzeko. Era berean, sozialki argi eta garbi eduki behar ditu 2012ko lan-erreformaren edukiak,  Correosekiko eragina ekiditeko arauak sar ditzan.

Oro har, oraingo negoziazio prozesuak garrantzia handia du etorkizunerako, eta kontuan izanik oraingo hitzarmena beste berri bat sinatu arte dagoela indarrean,  gomendatzen dugu negoziazio-prozesu lasai bat izatea, Correoseko langileei garrantzi handiagoa emanez, entzule gisa eta mobilizazioak jarraitzera soilik mugatu ordez.

 LAB harrituta dago benetako negoziazioa hasi berria izanik, eta negoziazio hori eten gabe, nola deitu dituzten geldialdiak, horien helburuak ez baititugu batere argi ikusten. Horregatik, ezin ditugu babestu, eta ez digute eskatu ere egin babesteko; eta ohartarazten dugu, mobilizazioak aitzakia gisa erabiltzen dituztenak geldialdiak deitutako sindikatuen interesen alde egiten duen hitzarmen bat aurrera ateratzeko, eta ez Correoseko langile guztiena, aurrean izango ditugula.

Negoziazioak ondorengo gaiak kontuan har ditzala eskatzen dugu:

LAN-ERREFORMAREN AURKAKO KLAUSULAK
* Hitzarmenaren eta funtzionarioentzako Akordioen ultrajarduera mantentzea.
* Hitzarmen eta Akordio osoaren edo zatiaren atzerapausoen aurkako klausula.

ORDAINSARIAK
* Gutxieneko soldata-igoera indarrean dagoen lehen urterako, azken lau urtetako IPC-aren pareko.
* Indarrean dagoen gainerako urteetako soldata-igoera IPC+2-ari atxikia.
* Funntzionarioak: 2010-eko soldata-murrizketaren osagarri konpentsatzailea.
* 2012-ko aparteko pagaren eta aparteko paga osoen berreskuratzea.
* Ruralak: Norberak bere ibilgailua ipintzeagatik, merkatuko benetako kostura egokitzeko kalte-ordainaren egokitzapena.
* Tramoen eta CPA-aren despenalizazioa absentismoagatik.

ENPLEGUA ETA LANALDIA
* 35 ordu asteko eta larunbat guztiak jai..
* Unitate bakoitzerako gutxieneko plantilaren negoziazioa, lurralde osoan banatzeko eta gainerako area funtzionaletarako, eta benetako konpromezua lanpostu hutsak egunero betetzeko.
* Finko ez iraunkorrak kontratu mugagabe bihurtzea indarrean dagoen lehen urtean, eta aldi baterako kontratuak kontratu hori eragin duen arrazoiari lotzea.
* Kotratazio-sistema errotik aldatzea lan-poltsa irekiekin, eta kontratuen antolaketa eta esleipena aintzinatasunaren arabera egitea.
 Euskal Herria 2014-11-25

Comentarios