SOSAK XAHUTZEN ETA ARDURAK ONARTU GABE JARRAITZEN DU CORREOS-ek

 Correos y Telegrafos S.A. herri erakundeak pasa den apirilaren 7an Bulevard merkatalgunean duen bulegoa ixteko asmoa zuen, eta batera apirilaren 9an, Legutioko atearen 12an bulego berria zabaldu. Azken hau, 2. banaketa unitatearen nagusiak auzokideen postontzietan zabaldutako idazkiak azaltzen duen moduan, lanean hasteko egoki prestatuta dago. Bide batez, aipatu egin behar da, idazki honek Eusko Jaurlaritzaren aurreko kexa bat sortu du, hizkuntz normalkuntzari dagokiona, gaztelera hutsez baitago.

Izugarrizko ustekabea izan dugu data horiek heldu eta gero bulego aldaketa gauzatu ezean geratu denean, Legutioko atean dagoen bulegoan ezarritako kartelak azaltzen duen moduan, ezinbesteko arrazoiak direla medio ez baita bulegoa zabalduko. Gainera Bulevard merkatalguneko bulegoko langileek ez dute toki aldaketa bertan behera geratzea honen inguruko inongo informaziorik jaso. Amaitzeko, Correosen zuzendaritzak apirilaren 7an LABi modu soilean jakinarazi zion: “ Aurreikusitakoak izan ez diren arrazoi teknikoak direla eta, bulegoaren leku aldaketa atzeratu egin da zehaztu gabeko epean.”

Gertatutakoa ez da gure hirian gertatzen den Correosen kudeaketa txarraren adibide bakarra. Orain dela 2 urte salatu zen moduan, inoiz erabili ez ziren lokalen alokairuan xahutu ziren 350.000 €, inongo espedienterik ekarri gabe, 2. Gunearen Auditoriaren eskutik etorri beharko zukeena, eta momentu honetan, berriz ere, Bulevard merkatalgunearen bulegoaren alokairua berriztuko dute hilean milaka euroen truke. Bitartean, 2013aren apiriletik hona, Bulevardeko bulegoa ordezkatuko zukeen lokala alokatzen du Legutiko atearen 12 eta 14 zenbakietan. Honetan ere, 2. banaketa unitatearen nagusiak, kexa hartu eta agindu berriak jaso eta gero, gazteleraz egindako komunikatuak kendu eta elebidunak jarri zituen, zeinetan zehaztu gabe atzeratzen den bulego berria.

Baina hauek ez dira “arazodun” lokal bakarrak, badago beste bat, 2012aren abendutik Trenbide kalean alokairuan dagoena, langilegoaren zati bat baita sindikatuak ere Jundizeko C.T.A.ra mugiarazteko aitzakitzat hartu zena, orain arte bulego honetara langilerik aldarazi ez bada ere, alokairua ordaintzen jarraitzen du Correosek.

Langileen kontratazioa gutxiengoetan dagoen bitartean, jardun erdiko kontratua zabaldu egin da, urte osoan zehar errekarguak egiten ari dira, bajak ez dira betetzen ezta norberaren gauzetarako baimenak ere, erretiratuen lanpostuak desagertarazten ari dira eta lan baldintzan gero eta kaskarragoak direnean, Correos y Telegrafos empresak hutsik dauden bi lokalen truke alokairua ordaintzeko luxua hartzen du: Legutioko atea eta Trenbidea.
Arabako Correoseko LABen atal sindikaletik geure buruari galdetzen diogu: ze zuzendaritza mota da hau, herri kapitaleko enpresaren zuzendaritza izanda, produktibitatea exijitzen diguna? Eta nola gerta daiteke, zuzendaritzari inoiz ez zabaltzea espedienterik, nahiz eta milioika euro xahutu, eta berriz, postariari gauza xume bat galtzen bazaio, soldatan horren balioaren deskontua egingo zaio?, hauxe da kudeaketa modernoa eta gastu murrizteko plana?
Beraz, hau da gure aldarrikapena:
  1. Correoseko Ikuskaritzari, hondamendi honen arduraduna nor den zehaztuko duen ikerketa zabaltzea ofizioz eta disziplina neurriak hartzea, berdin du nor izango den, nahiz eta enpresaren goi kargua izan.
  2. Gasteizko auzokideoi eta Correoseko langileoi azaltzea Legutioko atea eta Trenbidea kalean dauden bulego hauek ez zabaltzearen benetako arrazoiak zeintzuk diren.
  3. Auzokooi eta langileoi zintzo azltzea noiz zabalduko diren bulego hauek.


LABeko atal sindikala Araba, Correos

Comentarios