Jendarmeriak LABeko kideak indarrez kanporatu ditu, langile baten eskubideen errespetua eskatzen zutela eta

Joan den astean bezala, LAB sindikatuko kideak Donapaleuko Postaren aintzinean bildu dira larunbatean, bertako langile baten kontratua ez baita berritua izan, "modu txarrean eta lan kodea errespetatu gabe" LABen arabera. Horren aurka protesta egiteko, sindikatuko 20 bat kidek eta postako 3 langilek Donapaleuko posta okupatu dute goiz bukaeratik. Donpaleuko Postan banku zerbitzu bat dagoenez ere, Postako zuzendariak ez ditu okupatzaileak bakarrik utzi nahi izan, eta hainbat orduz negoziatzen saiatu ondoren, jendarmeria deitu egin du okupatzaileak kanporatzeko. 30 jendarmek inguruk indarrez kanporatu dituzte okupatzaileak 19:00ak aldera. Garbiki ikusten da LABek grabatu duen kanporaketaren bideoan jendarmek indarkeria erabili dutela. 19:00tan, jendarmek okupatzaileei eraikina husteko eskatu dio okupatzaileei, baina euren ezetzaren aurrean, indarkeria erabiliko zutela abisatu zuten funtzionarioek. Mehatxu horren aintzinean, LABeko kideak lurrean eseri dira. Sindikatuko kideek "giza eskubideen errespetua" eskatzen zuten bitartean, jendarmek ekimena filmatzen zuen LABeko kideari eraikinetik ateratzea eskatu diote. Argiki ikusten da ondotik indarrez kanporatzen dituztela protestatzaileak. Martxoaren 21ean, 15 bat pertsona bildu ziren Donapaleuko Postaren aitzinean, LAB sindikatak deiturik, langile baten kanporaketa salatzeko. Sindikatak dionez, "kontratu mugatu ugariren ondotik, otsaialren 3tik kontraturik gabe lanean ari zen Nicolas; horrek esan nahi du mugagabeko kontratu bat lortu behar zuela". Horrez gain, Pole Emploirentzako beharrezkoak diren agiri guztiak ez ditu eskuratu. LABen arabera, "zuzendaritzak ez du negoziatu nahi eta nahiago duela lan auzitegira jo".

Comentarios