2012KO LARUNBAT LANEGUNETAN GREBA

2011ko funtzionarioentzako Hitzarmen eta Akordioaren sinadurarekin, Postako zuzendaritzak eta CCOO, UGT, CSIF eta SL sindikatuek enpresa honek bizi izandako egoeren artean mingarriena izan dena adostu zuten. Hori aipatzean ez gara funtzionarioei ordainsaria jaisteaz ari, hori ere mingarria bada ere, baizik
eta bulegoetako, presakako unitateetako, tratamendu zentroetako eta hainbat “rural”-etako langileek larunbatak jai izatetik kanpo uzteaz.

Egia esan, gaia ez zuten itxita utzi eta konprometitu ziren “2011an, Laneko Denboraren Batzordean,
proposamen bat aztertu eta landuko zutela, hain zuzen ere, larunbatetan zerbitzuak prestatzen dituzten
pertsonalaren araubidea egokitzeko edo aldatzeko aukerak ikustea; betiere enpresaren jardunaren beharrei
egokitua.”(Hitzarmenaren 51. artikulua, azken paragrafoan).

Plantila osoak larunbatetan lanik egin beharrik ez izatea nahiz astean zehar 35 orduko lanaldia onartzea
ere bideragarriak dira, zeren eta hori ezartzeak inolako kostu gehigarririk ez dio suposatzen enpresari; eta
gainera, zerbitzu publikoaren prestaketan ez du kalitatea murrizten. Dena dela, 2011 garren urtea amaitu
da, eta ez daukate guri eskaintzeko inolako azterketarik, ez eta larunbatetan lana egin beharra izango
dutenei helarazteko landutako proposamenik ere.

Funtzionarioentzako III Hitzarmena eta Akordioa sinatu zutenek hartutako konpromisoa bete ez izana
gauza larria eta etsigarria izanik, LABek erabaki du joan zen urteko maiatzean hasitako larunbatetako
grebari jarraipena ematea “… Postako Zuzendaritzari eskatuz, bertako langile orok larunbat guztietan
atsedena hartzeko duten eskubidea onar dezala, astean zehar 35 orduko lanaldia ezartzera bideratuta”.

LAB eta ELAk grebara deitu dugu 2012ko larunbatetako lanegun guztietarako, urtarrilaren 7an hasita.
Dei hori Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Postaren zentro guztietan larunbatetan lana egitera
beharturik dauden langile guztiei dagokie.

Hitzarmena eta Akordioa sinatu zutenetik zortzi hilabete igaro eta gero, enpresak ondorengo hitzok
besterik ez ditu “kolektibo ezberdinek dituzten lanaldien gaian aurrera egiteko aztertzen hastea,
CTAak eta bulegoak barne”; CCOOek, berriz, “…larunbatetan atsedenik hartzerik ez duten langileei
larunbatak kentzeko gaiarekin aurrera egitea…”; CSIFek dio “… CTA eta bulegoetan larunbatak jai
hartzeko aukeraz hitzengingo da…”; UGTek zera adierazi du “… bulegoetan eta CTAetan larunbatak
jai egiteko kontuarekin aurrera egiten saiatzea….”; eta azkenik, SLak “…Tratamenduko Zentro
Handietako eta Bezeroen Arretarako Sukurtsaletako pertsonalak astelehenetik ostiralera bitarteko
lanaldiaren antolaketan aurrera egitea…”.

Nahiko denbora izan dute behar ziren antolaketa-neurriak aztertzeko eta zehazteko, plantila osoak
larunbatetan lanik egin beharrik izan ez dezan (horri dagokionez zuzendaritzak 2010eko urrian egindako
proposamenen bat badu), baina begi bistan dago gai horri bost minutu ere ez diotela eskaini.

Larunbatetan jai edukitzetik kanpo geratu garenok behartu egin beharko ditugu urte luzeetan eskatzen ari
garena zehazteko lanean jar daitezen: larunbat guztietan lanik egin beharrik ez izatea.

Euskal Herrian, 2012-1-2

Comentarios