EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA (EAEAN) LARUNBATETAKO LANGILEAK KALERATZEA BIDEGABEA DELA AITORTU DU

Urte honen hasieran, Postak ohiko banaketako ehunka langileei eragotzi egin zien larunbatetako urteroko lanari berriro ekitea. Beren kontratuen desegiteari buruz, ez azalpenik, ez idatzirik ez zieten eman, inolako babesik gabe utzi zituztelarik.

Zoritxarrez, Lan-arloko Epaitegi gehienek gure asmoen aurkako epaiak eman zituzten, Nafarroan eman ziren gure aldeko bi epai izan ezik (kaltetuak izan direnak kalte-ordainak jasotzen ari dira, eta laster lehendik zor dizkieten soldatak jasoko dituzte), eta Postak helegitea aurkeztu zuen Bizkaiko beste bat izan ezik.

LABek aurkeztutako helegiteen ondorioz, EAEAN-k bi epai igorri ditu gai honi buruz. Bietan, Auzitegiaren jarrera kanporatutako langileen Aldekoa izan da: Gipuzkoako eta Bizkaiko beste Lan-arloko Epaitegi baten aurkako epaiak atzera botatzen ditu, eta bietan, kaleratzeak bidegabeak direla aitortzen du, eta kaleratuak lehengo baldintza berean lanean hartzera edo lehen ordaindu gabeko kalte-ordainak nahiz soldatak ordainaraztera zigortzen du Posta. Epai hauetako lehena, Gipuzkoakoa, irmoa da: Postak jakinarazi du kalte-ordainak emango dituela.

Epaia argudioz betea dago: Honela dio “… langileak Eranskin berria jaso ez badu ( urtarrilean lanean hasteko urtero formalizatzen zutena) eta egoera horren zergatia edo arrazoia jakin gabe zerbitzuak prestatzerik ere ez badu izangure erabakia zera da … kaleratze bat egon dela eta berau legezko formetara nahiz kontratuaren araudira ez dela makurtu, … Eta horrek argi eta garbi suposatzen du araudi orokorra nahiz kontratuaren arauak urratzea, eta langilea babesik gabeko egoera nabarmen batean uztea; eta beraz, kaleratze hori bidegabekeriatzat hartu beharrekoa da”.

Postari ez zaio ondo atera larunbatetako ohiko banaketa kentzearen akordioa –aurtengo martxoan CCOO, UGT, CSIF eta SL-arekin adostutakoa- kaleratzeen arrazoiak zuritzeko. Auzitegiak garbi utzi du Postak gauzak okerreko bidetik egin dituela: lehenengo, larunbatetako langileak kaleratu zituen, eta hiru hilabete geroago aipaturiko sindikatuon oniritzia lortu zuen.

Hala ere, albiste onekin batera txarrak ere badaude: Nafarroako Auzitegi Gorenak gure helegiteen aurkako beste bi epai eman ditu; hain zuzen ere, larunbatetan ohiko banaketa kentzeko Postak eta Hitzarmena sinatutako sindikatuek izandako akordioa erabakigarria izan dela Auzitegi honentzat, bidegabeko kaleratzerik ez zela egon aintzat hartzeko.

Baliteke, kontraesan handiko epai hauek Auzitegi Gorenean kasazio-errekurtsoa eragitea, eta gertatutako ehunka kaleratzeak bidebeak izan zirela txostenean aitortuko duelako itxaropena dugu; eta aldi berean, espero dugu beren eskubideak bermatzeko enpresaren mehatxuari nahiz honek CCOO, UGT, eta Sindikatu Librearekin izandako akordioari aurre egitera ausartu zirenei kalteak ordaintzera behartu dezala Posta.

Euskal Herria 2011-10-18

Comentarios