--KONTRATAZIO-POLTSEN DEIALDI BERRIA--


ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: UZTAILAREN 11tik 29ra

LANGILE GUZTIEK IZENA EMAN BEHAR DUTE: LEHENDIK POLTSETAN ZEUDENAK, DEIALDI GARAIETATIK (UDA ETA GABONAK) KANPO LAN EGIN NAHI DUTEN FINKO EZ IRAUNKORRAK ETA KONTRATAZIO-POLTSETAN EZ ZEUDENAK.

Intranet edo Internet bidez egin ahal izango da:
MERITUAK:
Hautagaiek 2011ko uztailaren 31 arte lortutako puntuazioaren arabera osatuko dira lan-poltsak.
 EGINDAKO ZERBITZUAK: gehienez 7 puntu
  • Edozein lanpostutan: 0,05 puntu hil oso batez lana egiteagatik edo zatikako zerbitzuak (gehienez 3 puntu) pilatuta ematen duen denboragatik.
  • Lanpostu berean eta probintzian: 0,15 puntu hil oso batez lana egiteagatik edo zatikako zerbitzuak (gehienez 5 puntu) pilatuta ematen duen denboragatik.
  • Larunbata, igande eta jaiegunetan lan egiteko kontratuengatik: 0,02 puntu indarrean dagoen hil bakoitzeko (gehienez puntu bat).
 AZKEN AZTERKETAN ASMATUTAKO ERANTZUNAK

·         30-39........ 0,25 puntu                       50-59........ puntu bat                               70-79........ 3 puntu
·         40-49........ 0,50 puntu                       60-69........ 2 puntu                                  80 edo gehiago..  4 puntu   

MOTORRAREN BAIMENA EDUKITZEAGATIK (A, A1, A2 zaharra):   2 puntu..... motor-banaketako lan-poltsetarako.
POSTAK HOMOLOGATUTAKO PRESTAKUNTZA-IKASTAROAK EDUKITZEAGATIK:
  • BANAKETA ETA SAILKAPEN-AGENTE poltsetarako:
    PRODUKTUEI buruzko ikastaroa: 0,75 puntu
    BEZEROAREN ARRETA BANAKETAN: 0,75 puntu
  • BEZEROAREN ARRETA poltsetarako:
    PRODUKTUEI buruzko ikastaroa: 0,75 puntu
    BEZEROEN ARRETA BULEGOETAN: 0,75 puntu
BEZEROEN ARRETAKO LANPOSTUETARAKO BALORAZIO ESPEZIFIKOA, gehienez 2 puntu: 
  • Goi-batxilergo titulazioa edo BUP:  puntu bat.
  • Gradu ertaineko formakuntza profesionalaren titulua, “Administrazioa eta Kudeaketa”, “Komertzial eta  Marketina” eta “Informatika eta komunikazioak” izeneko familietan sartzen direnak: puntu bat.
  • Aipaturiko familietan sartzen diren goi-mailako formakuntza profesionalaren titulua (gradu ertaineko formakuntza profesionaleko puntuazioarekin bateraezina) : 1,5 puntu.
  • Unibertsitateko titulua:. 1,5 puntu.
ZERBITZU RURALAK

·         Hautagaiek nahi izanez gero, eskatzen dituzten lan-poltsetako geografia-esparruko zerbitzu ruraletan lan egin ala ez erabakitzeko aukera izango dute, ondorengo hau kontuan hartuz:
  • Beren eskaera zerbitzu ruraletan lan egiteko soilik eskatzen bada, edo aldiz, edozein behar betetzeko.
  • Egun osoko eta/edo lanaldi partzialeko zerbitzu ruraletan lan egin nahi badu.
  • Edo bestela, zerbitzu rural jakin batzuetan izena emateko aukera ere izango du.

Comentarios