TARTEAK: AXOLAGABEKERIA SINDIKALEKO 10 URTE ABSENTISMOAGATIKO ZIGORRARI EZ

Hitzarmen Kolektiboa, gehiengo sindikal zabal baten sostenguarekin, laster sinatuko omen denez (hala esaten du enpresako presidenteak) eta Tarteak langile guztioi ordainduko omen zaigunez (sindikatu
batzuk esanda, behintzat) kontu batzuk gogoraraztea bidezkoa iruditu zaigu, Hitzarmena sinatu eta gero zabalduko den propaganda-uholdeari egokiro aurre egiteko.

Egonaldi eta Jardueragatiko Osagarria (Plus de Permanencia y Desempeño) delako lansari osagarria, Tarteak deitzen duguna, 1995ean sortu zen funtzionarioentzat eta absentismoa murrizteko helburuei lotu zen, geroagoko 2001-2004 Akordioan eta sozietate anonimoaren I Hitzarmen Kolektiboan bezala.

II Hitzarmenean (2006-2008), CCOO eta CSIF sindikatuek sinatu zutena, Tarteak kobratzeko baldintza hau jarri zen: ezarriko litzatekeen norbanako absentismo-indizea ez gainditzea. Indize hori Zuzendaritzak, CCOOk eta CSIFek osatutako Hitzarmenaren Jarraipen Batzordean urtebeteko epean, gehienez, negoziatuko zela adostu zen.

Nolanahi ere, zerak haserretzen gaitu: 2001. urtetik lan-itunpeko langile gehien-gehienek –ez finkoak ez
behin-behinekoak – osagarri hori ez dutela jaso.

Gaiztakeria horren erantzulea Zuzendaritza da ordainketa geldiarazi duelako, baina hitzarmena sinatu zuten sindikatuek ere euren ardura badaukate sinatutakoa ez baitute garatu. Tarteak absentismoarekin lotzea hain argi bazeukaten, zergatik ez dute arlo hau negoziatzen eta, ondorioz, ordainketa desblokeatzen? Sinatzen denarekin koherentea izan behar da. Eta horrela hamar urte daramagu!!

CORREOSen dauzkagun soldatak ikusita, absentismoagatik zigortzen den ezein lansari-kontzepturik ez
da onargarria.

Zuzendaritzaren blokeo-jarrerak urte luze hauetan demanda pilo bat jartzea erakarri du. LAB zeregin
honetan aitzindaria izan zen: hasieran, oso luzera handiko kontratuak zeuzkaten behin-behineko langileen demandak jarriz eta 2005. urtetik aurrera –kontratu artean igarotako denbora kontuan hartu gabe, LABeko behin-behineko langileei lan egindako denbora osoagatik antzinakotasuna kobratzeko eskubidea aitortu zuen sententzia Auzitegi Gorenean irabazi eta gero– Tartengatik jarritako demandak bai langile finko bai hiru urtez lan egin zuten behin-behineko langileen kasuetara ere zabaldu genituen.

Hori dela eta, 2007. urtera arte, ehunka langile finkok zein behin-behinekoek tarteak kobratu zituzten
sententzien bitartez.

Dena okertu zen, aldiz, CCOO eta CSIF sindikatuek inongo baldintzarik gabe tarteak kobratzeko eskatuz Gatazka Kolektiboa aurkeztu zutenean. Honek bidean zeuden epaiketak Gatazka Kolektiboari buruzko ebazpen judiziala egon arte etetea ekarri zuen . Hau bai izan zen Posta-zerbitzuko zerbitzu juridikoentzat opari ederra!!

Are gehiago, Entzutegi Nazionalean demanda jarri aurretiko adiskidetzeko ekitaldian enpresak zera eskaini zien sindikatu hauei “… el pago inmediato del complemento (tramos) con efectos desde la entrada en vigor del II Convenio Colectivo (año 2006) sin más condicionante que el trabajador no superara el 4% individual de absentismo en cómputo mensual.” Eskaintza hau errefusatu zuten ondorioak ondo neurtu gabe. Arrazoia hau izan zela pentsatu nahi dugu.

Eskaintza errefusatzea balekoa izango zen, hurrengoa hitzartuko ez bazuten: “… como criterio vinculante para la percepción de este complemento (Tramos) la no superación del índice individual de absentismo que se establezca, …”.

Hori izan zen, hain zuzen, CCOO eta CSIF sindikatuek Gatazka Kolektiboa galtzeko gakoa, lehendabizi
Entzutegi Nazionalean eta gero, 2010eko apirilean, Auzitegi Gorenean. Epai honen ostean, etenda gelditu ziren epaiketak berrabiatu ziren eta 2007-2009 epealdiari dagozkion demanda gehien-gehienak galdu dira. Are gehiago, Posta-zerbitzuaren aldeko Auzitegi Nagusien epaiak ere badaude. Donostiako epaitegi batetan irabazi direnak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian errekurritu dira eta erabakitzeke daude.

Gatazka Kolektiboak jartzeagatik lan-itunpeko langileei, sindikatu horietako afiliatuei barne, eragindako
kalte ekonomikoa izugarria izan da.

Epaia ikusi nahi duenak Interneten bitartez hurrengo loturan egin dezake:
http://sentencias.juridicas.com/docs/00326877.html

Harrigarria bada ere, porrot judiziala ez zen oztopo izan CCOOk komunikatu batzuen bitartez hurrengoa
zabaltzeko: “Confirma el derecho (al cobro de los tramos), obliga a Correos a pagar, reconoce toda la
antigüedad, …”. IKARAGARRIA! LOTSA SINDIKAL GUTXI DAUKATE, GERO!

Gatazka Kolektibo bat nahikoa ez bazen, 2011ko urtarrilean CCOOk beste bat aurkeztu zuen zer eta hau eskatuz “…que la empresa proceda a la inmediata convocatoria de la Comisión de Seguimiento para dar cumplimiento a lo previsto en el art. 61.d) del Convenio…” . Helburua Tarteak absentismoaren arabera ordaintzea negoziatzea, hain justu, Entzutegi Nazionalean onartu nahi izan ez zutena.

Gatazka Kolektiboaren hamargarren zioan hau diote: “CCOO ha reiterado la solicitud de convocatoria de la Comisión de Seguimiento en sucesivas ocasiones, particularmente en fechas 29-6-2010 y 19-7-2010, no solo acatando el criterio fijado por aquellas resoluciones judiciales, sino asumiendo como propio el condicionamiento del pago del citado complemento (Tramos) a un 4 % de porcentaje de absentismo.”

Aurpegia eduki behar da Tarteak absentismoarekin lotu ondoren, enpresak, gaia garatzearen bidez, ordainketa desblokeatzeko epaitegietan egiten duen eskaintza errefusatzeko! Eta azala ere eduki behar da zortzi hilabete beranduago beste Gatazka Kolektiboa jartzeko, hilabete batzuk lehenago baztertu zena hitzez hitz onartzeko!

Azken Gatazka Kolektiboan ezagutarazi diren datuen artean, zera iruditzen zaigu deigarria. “Postaren Itzalaldiaren” gatazkan, non CCOO buru ibili zen, “Tarteak absentismorik gabe eta atzerapenekin ordaintzea”, greben bidez ere, aldarrikatzen zen bitartean, aldi berean, sindikatu horrek enpresari bere eskaintza onartzen zuela jakinarazten zion, alegia, tarteak kobratzea norbanakoen absentismoa %4 ez
gainditzeari lotzea .

Orain, tarteak 2006ko atzeraeraginarekin ordaintzeko enpresak hartu duen ustezko konpromisoa lortu dutela iragarri digute.

Laster, egiaztatuko dugu. Ondo dakizkigu gure afiliatuek lehenengo Gatazka Kolektiboa aurkeztearen ondorioz jaso ez zituzten kopuruak eta kontuak egingo ditugu.

Euskal Herria, 2011ko martxoaren 21a.

Comentarios