LARUNBATEKO BANAKETAN ZIHARDUTEN 277 LANGILEEN EZKUTUKO IRAIZPENA

Urte hasieran, Hego Euskal Herriko 277 langile deitu behar lituzkete, larunbateko banaketan, urteko jarduerari ekiteko, baina enpresako zuzendaritzak, inolako azalpenik eman gabe,
ez hitzez, ez eta idatziz ere, huts egin die. Gerta litekeen egoerarik gorrienean laga dituzte: lanik gabe, eskubidez dagokien kalte-ordaina ezin kobratuz, enpresak alternatibarik eskaini gabe eta aldi baterako kontratuen aukerarik gabe, ez bada, nahita, larunbateko kontratuei ez badiete uko egiten, eta hala ere, enplegu poltsetik kanpo leudeken kandidatuak lirateke.

2008. urteaz geroztik korrespondentzia muntan jazo den etengabeko jaitsierari aurre egiteko darabilten kostuak murrizteko politikak (kontratazioaren murrizketa; arratsaldeko ohiko banaketen ezabapena; 2010eko oporraldian larunbatetan egin eroateen ezabapena; enpresak egin eskaintza ohiko banaketako, nekazaritza eta CTA banaketako larunbatak ezabatzeko;...) oso argi aurreikusarazten zuen larunbatetako banaketa berehala ezabatuko zela. Berez, 2006. urteaz geroztik, zeregin honetan ziharduten langileen kopurua etengabe
murrizten ari da.

Zerbitzu hau alde batera utzi dela ofizialki ageriko egin ez bada, ez da izan, oraindik honi buruzko behin-betiko erabakirik hartu ez delako. Hau ez litzateke erabili behar eragindakoei ematen ari zaien tratua zuritzeko. 2010. urtea amaitu baino lehen, lotu zen erabakia dugu hau.

Ebidentzia hau ez da oztopoa izan postan egin itzalaldia bultzatu duten sindikatuek (CCOO- k, CSIF-k eta ESK-k), beren komunikatuen bidez, eragindakoak nahasteko saiakera sinkronizatua eta zakarra egiteko. Larunbatetako banaketaren ezabapena posta lege berriari lotetsi diote eta bide batez, berezko irizpidez jardun ginen eta aipatu legea eztabaidatzeko prozesuan, beste batzuek manipula gintzaten laga ez genien sindikatuak belzten saiatu dira.

Zuzendaritzak eragindakoekin erabili duen mugimendua jasanezina da: darabilten jarrera antisoziala egiten zaigun oharpena da, eta etorkizunean izan daitekeen joeraren adierazgarri izan daiteke.

LABen ustez eta zentzu-izpi bat duen edoneren ustez, begi-bistakoa da kontratu horiek aktibatu edota desegin direla jakinarazi ez izanaren zergatia ez dela bat-batean hartu, zentzuz kalkulatua izan dela baizik, eta kostuak murrizteko xedean egin kalkulu hotzean oinarritu dela. Murrizpen honetan ez dira kontuan hartzen pertsonen eskubideak, non hauetako batzuk duela 12 urte lanean ari diren Correosen.

Kalkulua egiteko darabilten argudioa soila da: kontratuaren desegite orokorrik ez badago, ez dago kalte-ordainen ordaintze orokorrik ere. Hau enpresari gerta dakiokeen erarik merkeena da baina baita ere, eragindakoei ondorio zitalenak dakarkiena.

Epaitegiek, iraizpen bidegabeagatik, Correosi auzia jarriko lioketen ausartei onar liezazkieketen kalte-ordainek eta izapide soldatek eragin kostuak kalterik txikiena ekarriko lioke enpresari. Dena den, kontratuen desegite orokortua egin izanak eragin kostuetatik oso azpitik legoke.

Eta jakina, nahiz eta lau herrialdetan iraizpen eskeak jarri, behin-behineko askok, izan daitezkeen errepresaliei dieten beldurrak demanda ez jartzera bultzatu ditu, laneko legeriak onartzen dituen eskubideei uko eginez. Errealitate hau enpresaren aurreikuspenetan sartzen zen.

Tamalez, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuek Correosi, kaleratzeak argudiatuz, eskea aurkeztuko lizkioketen behin-behinekoen kontratazio poltsen baztertzeei eman zieten estaldurak eragin zituen, 2004 eta 2006. urteetan, ehunka kaleratu eta poltsa baztertzeak izatea, eta behin-behinekoen taldeak barnera zezan, demanda aurkeztea Correos betirako uztearen sinonimoa zela.

Beldur horrek oraindik dirau, nahiz eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak eskea aurkezten duten behin-behinekoak babestu (ez dezakete poltsetatik baztertu aipatu zioarengatik); LAB poltsen baztertze errepresaliaren aurka borrokatu zelako epaitegietan, Gorenak ezlegetzat jo zuen aipatu jokabidea (CCOO, UGT eta CSIF sindikatuen laguntza argia izan).

Dena dela, kaltea egina dago eta zuzendaritzak, gizalegerik gabeko enpresariei dagozkien pertsonak kudeatzeko jarduerak erabiliz, beldurrarekin jokatzen dirau.

LABek talde honekiko eta bere eskubideekiko begirunea eskatzen dio zuzendaritzari. Honek larunbatetan egin banaketa berehala indarberritu behar dela edota kontratuak deuseztatu behar direla dakar berekin, jaso ez diren soldatekin gehi dagozkion legezko kalte-ordainekin eta nahi dutenei, enplegu poltsetan berehala sartzearekin berdinduz.

Ohartarazi nahi dugu ere, onartezina dela, adar jotzea delako, aldi bateko enplegu poltsetan sartzea egiten ari zaizkion azpikerien ordain gisa agertu izana. Jadanik, dagokien eskubide batez ari gara.

Bestalde, ezkutuko iraizpen hauengatik egingo diren lehen epaiketak aurki egingo dira: Gipuzkoan martxoaren 23an, Araban martxoaren 28an, Bizkaian apirilaren 13an eta Nafarroan apirilaren 15ean.

LAB POSTA-CORREOS

Euskal Herrian, 2011-ko martxoaren 15ean

Comentarios