III. HITZARMEN KOLEKTIBOAREN AURREAN, ERREFERENDUMA ORAIN!

Hainbat iturriren arabera, aurtengo martxoan sindikatuetako ordezkaritza handiak sinatuko du Correoseko 3. Hitzarmen Kolektiboa.
Une egokia da langileok erabaki ahal izan dezagun gure etorkizuna.
Gardentasunaz eta informatuz, etxe honetako langileentzat erreferenduma egiteko eskubidea eskatzen dugu, hitzarmena sinatu baino lehen.
Erreferenduma gauzatu den edota batzar orokorretan
aurreakordioak berretsi diren enpresa eta administrazioen hainbat adibide ditugu, hala nola, Gipuzkoako Metalgintza Hitzarmenarena, Lakuako Administrazioaren Mahai Nagusiarena, Mercedes, Michelin, Miko, Aena. Hauetan guztietan,
LABen presentzia handiak behartu du negoziazio mahaietan lotu diren aurreakordioak langileek berrets ditzaten. Langileen artean gisa honetako galdeketak ez egiteko, azken hauteskunde sindikalak egin zirenean, ordurako legezko ordezkaritza eman zitzaiela darabilte aitzakia gisa. Hein batean egia bada ere, zilegitasun hori sendotu behar da langileen partaidetza zuzenarekin, batzar zabal eta parte- hartzaileetan. Are gehiago, urte batzuetako lan harremanak markatuko duen akordio batez.

Comentarios