Lan eremuan indarkeria matxistaren aurkako konpromisoak behar direla aldarrikatzera kalera aterako gara azaroaren 25ean
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira, LABetik mobilizazio bana deitu dugu Gasteizen eta Iruñean.
Azaroaren 25a indarkeria matxistaren eguna da, eta LABek bere irakurketa plazaratu du egun bizi dugun egoerari eta horren aurrean sindikatuak beharrezkotzat jotzen dituen neurriei buruz.
Gainera, Arabako eta Nafarroako hiriburuetan mobilizazio bana antolatu dugu:
- Gasteizko mobilizazioa: Azaroak 25, 11:00etan Eusko Legebiltzarrean
- Iruñeko mobilizazioa: Azaroak 25, 11:00etan Parlamentuaren aurrean
Euskal langileriari hitzordu horietan parte hartzera dei egiten diogu, lantokietan indarkeria matxistari aurre egiteko konpromisoak ezinbestekoak eta premiazkoak direla ozen adierazteko.
https://www.lab.eus/lan-eremuan-indarkeria-matxistaren-aurkako-konpromiso-berriak-orain/
Comentarios
Publicar un comentario