LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan esku hartzea eta errentismoarekin amaitzea.
Euskal Herrian ere baditugu Marivi, Juanjo eta Puri, Ruben, Nezha, Milena, Jimena, Abdellatif… Baditugu Mosaic, Testa Homes edota Adalquiler bezalako funts putreak eta promotoreak milaka bizilagun kaleratu nahian. Baditugu milaka gazte emantzipatu ezinik. Badira milaka langile ikusten dutenak etxebizitzaren prezioak soldataren gero eta zati handiagoa hartzen duela. Izan ere, etxebizitza lehen mailako arazoa bilakatu da langile klasearentzat, herritarrak pobretzeko arrazoi nagusia bilakatu baita......
Comentarios
Publicar un comentario