LABek Arabako Correosen duen Atal Sindikalak salatu duenez, kontrataziorik ezak
hilabeteak daramatza posta-banaketan kaosa sortzen, eta inoiz ikusi gabeko egoetara iristen ari da. Kontratazioan murrizketa hain handia da, kasu askotan ez dela inorordezkatzen ari. Adibidez, Alde Zaharreko postariak urte erdi baino gehiago darama bajan, ordezkatu gabe.
Langile faltagatik banatu gabeko milaka bidalketa daude Gasteizen, bereziki Alde
Zaharrean, Santa Luzian eta Salburuako auzoetan. Eremu batzuek bi hilabete baino
gehiago daramatzate banatu gabe. Horri gehitu behar zaio enpresarentzat lehentasuna paketeria eta jakinarazpen jakin batzuk banatzea dela, adibidez, gutunen banaketa alde batera utziz, herritarrentzat oro har oso garrantzitsuak direnak.
Gutun ofizialen, mediku-ziten, ogasunaren, epaitegiaren, fakturen eta abarren
banaketa duela hilabete batzuetatik dago trabatuta. Posta Zerbitzu Unibertsala
betetzen da ala ia zergarik ordaintzen ez duten Internet bidezko salmenta erraldoien interesak baino ez ditugu asetzen? Correosen kontratazio deusezak eta enpresa horien interesak interes orokorraren gainetik jartzeko hartutako erabakiak kaosa sortu dute zerbitzu publikoan. Milaka karta trabatuta daude Gasteizen. Hiru adibide jartzearren, 10.000 posta-bidalketa baino gehiago daude Salburua, Alde Zaharra eta Santa Luzia auzoetan bakarrik.
Banaketa zuzendaritzaren kudeaketa txarrak eta murrizketek kalte larriak eragin
dizkiete herritarrei. Correosek plantilla nahikoa izan behar du Posta Zerbitzu
Unibertsala behar bezala bermatzeko, herritarren eskubidea baita. Lan-baldintza
duinen alde eta posta publiko eta kalitatezkoaren alde.

Comentarios
Publicar un comentario