CORREOSEK GEHIEGIZKO DESKONTUAK EGITEN DITU GAIXOTASUN BAJAGATIK
Epai baten ondorioz, gaixotasun arruntaz bajan egoteagatik (lan-istripuaz
ez) deskontatzen diguten diruaren zati bat erreklamatzeko aukera dago.
Baja hauen
deskontuak egiteko sistema III. Hitzarmen Kolektiboan agertzen da, bere garaian
sindikatu “sinatzaileek” sinatuta. Epai baten ondoren, epaitegiek legez kanpoko
jo dute deskontu hauen zati bat.
Correosek altaren
datatik hurrengo hiru hilabeteetan egiten ditu deskontuak, hiruhileko
naturalean egin beharko lituzkeelarik. Adibidez, urtarrilean hartzen bada baja
eta otsailean alta, Correosek urtarrilean, otsailean eta hurrengo hiru
hilabeteetan, martxoan, apirilean eta maiatzean egiten ditu deskontuak.
Deskontu hauek, berez, altaren datako hiruhileko naturalean egin beharko
lituzkete. Beraz, apirilean eta maiatzean egindako deskontuak gaizki eginda
daude.
Erreklamazioa
egiteko kontuan hartu beharreko hainbat gauza:
-
* Laborala izan behar da, funtzionariei ez zaie deskonturik egiten.
- * Baja
gaixotasun arruntagatik izan behar da, lan-istripuagatik ez dute deskonturik
egiten.
-
* Urtebete
atzera begira egindako deskontuak erreklamatu daitezke.
- * Edozein erreklamazio egiteko derrigorrezkoa da deskontuekin zerikusia duten
nomina guztiak edukitzea, zeren eta gogorarazten dizuegu enpresak nominen
kopiarik ez dutela ematen.
- * Erreklamazioa egiteko abokatuaren partehartzea behar da, eta gure
sindikatuari dagokionez afiliatuta egon beharra dago.
Comentarios
Publicar un comentario