Correos-eko kontratazio poltsetatik 4.000 arabar baino gehiago kanpoan gertau direla salatu du LABek
519 arabar
bakarrik sartu dira Arabako lanpostuak betetzeko
Correso-eko lan-poltsetara: bulegoetan, oinezko banaketa zein
motorizatuan, landa zerbitzuetan edo Jundizeko sailkapen agente bezala.
Zerrenda hauek 2018ko ekainaren 1ean hasiko dira martxan.
Hasiera batean, hau ez litzateke nobedade handia izango, baina LAB sindikatuak salatu duenez, 4.000 arabar baino gehiago kontratazio poltsa hauetatik kanpo
geratu dira: “Correos eta Telegrafos SA sozietate publiko estatalak lan
poltsa mugatuak onartu zituen, milaka arabar lan- poltsetatik kanpo
utziz eta enplegu publikoa lortzeko aukera berdintasuna ukatuz”, salatu
du sindikatuak.
LABen ustez, lan poltsa hauek “giza baliabideen eta enpresaren pribatizazioari begira daude diseinatuta, denbora laburrean langilerik gabe egongo baitira berriz”.
Gaineratu duenez, Arabako herritarrengan eragina izango du neurri honek: langile finkoen oporrak, bajak edo baimenak ordezkatzeko langileei kontratazio poltsetan sartzea ukatu zaie, haietariko askok 20 urteko esperientzia izan arren.
Comentarios
Publicar un comentario